Berrikuntza teknologikoak

WhatsAppak zure mezua irakurtzen dutenean jakinarazten dizu

Duela aste batzuk WhatsApp aplikazioko arduradunek iragarri zuten etorkizun labur batean tresna horren bertsio berri batean baliabide bat gehituko zutela: gure mezua hartzaileak jaso eta irakurriko zuenean jakinazazpena izango genuen, ikonotxo baten bidez.

Egun hori heldu da eta baliabidea erabilgarri dago. Orain gutxira arte ez geneukan horrelako aplikaziorik eta komunikatzea lortzen genuen; egun, ostera, baliabiderik bitxiena ere ezinbestekoa iruditzen zaigu.

Nola jakingo dugu hartzaileak noiz irakurri duen gure mezua?

Aplikazio honetan ezagunak diren check ikono edo sinbolo horietan berri bat gehitu da. Gaurtik aurrera bi check urdin agertuko zaizkigu mezua irakurrita dagoenean.

Horrela, hemendik aurrera hauek izango dira aplikazioko jakinarazpen ikonoak eta bakoitzaren esanahia:

  Zuk bidalitako mezua zerbitzarira heldu da.

 Zuk bidalitako mezua hartzailearen gailura heldu da.

 Hartzaileak zure mezua irakurri du.

 

Aplikazioaren azken bertsiotan baliabide hau prest dago jada: iOSerako 2.11.12 bertsioa; Windows Phoneko 2.11.587.0a eta Androiderako 2.11.432 bertsioan.

Beraz, hemendik aurrera horrela burutuko da prozesu osoa:

– Mezu bat bidaltzen duzunean erloju bat agertzen da. Mezua oraindik ez da zure gailutik atera.

– Ikono edo check horietako bat: mezua WhatsAppeko zerbitzarietara heldu da.

– Bi check: hartzailearen gailuak mezua jaso du.

– Bi check urdinak: hartzaileak mezua irakurri du.

 

Eta mezu bat irakurri duzula erakutsi nahi ez duzunean?

Kasu honetan eta momentuz bi aukera dago: WhatsApp aplikazioa bera ez eguneratu, baliabide hau erabilgarri ez izateko; edo, bestela, mezua zabaldu soilik eta irakurri duzula adierazi nahi duzunean.

Konpainia honek apirilean iragarri zuenaren arabera, mundu osoan zehar 500 milioi erabiltzaile dago. Mundu osoko 500.000.000 lagunek aplikazio honen bidez komunikatzen dira egunero. Egunero 700 milioi argazki eta 100 milioi bideo baino gehiago partekatzen dira WhatsAppez.

Zelan izan liteke hainbeste jende ikonotxo baten menpe egotea?

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu