Azken hilabeteotan ikusitakoa nahikoa ez eta, aste batzuen buruan WhatsApp aplikazioak hiru berrikuntza jarriko ditu martxan. Zeintzuk izango diren jakin nahi duzu? Erabiltzaile bezala, eragina izango dute zure jardueran. Beraz… adi!
WhatsApp-ek Facebook Messengerren antza baino, momentura arte egindako aldaketek, Snapchat aplikazioaren antza handiagoa izango duelaren susmoa sortu digute. WhatsApp deiak, WhatsApp story-ak… oraingoan Mark Zuckerbergek beste zerbaitekin txunditu nahi ditu erabiltzaileak.
Publizitatea
Reuters agentziak aurreratu duenez, WhatsApp aplikazioak publizitatea izango du. Enpresak zuzenean jarri ahalko dira erabiltzaileekin kontaktuan profil ofizialen bitartez. Gure datuak Facebook-ekin sinkronizatuta egonik, bereziki aukeratutako publizitatea jasoko dugula adierazi du Reuters enpresak.
“WhatsApp Businness” izango ei da berrikuntzaren izena. Enpresek kontu bat sortzeko baliabidea izango dute eta horrela nahi adina erabiltzaileri mezua bidaltzeko aukera lortu.
Spam-ak, baina, ez du tokirik izango. Konpainiak ez du publizitate-inbasibo-igorle bihurtu nahi. Hori horrela ez balitz, Telegramek aukera ezinhobea luke erabiltzaile kopurua biderkatzeko.
Zure kokalekua zuzenean
Beharrezkoa al da horrenbeste WhatsApp taldetan sartuta egotea? Galderak arrazoi bat dauka: aldaketa honekin taldeko edozeinek zure kokalekua zein den jakin ahal izango du. Taldeko profilak mapa bat irekitzeko aukera eskainiko digu eta, hala, taldekideen kokapena ezagutu.
Ez zaitugu larritu nahi, lasai. Aktualizatzean aukera hau desaktibatuta egongo da. Zu zeu izan beharko zara aktibatzearen arduradun.
Mezuak, irakurri aurretik ezabatu
Aurreko bi berrikuntzek eztabaida sortu dezaketen arren, azken hau besoak zabalik jasoko dute erabiltzaileek.
Oraindik irakurri ez diren mezuak ezabatzeko aukera eskainiko du aplikazioak; hala ere, badirudi, mezu bat bidali eta ezabatu denaren jakinarazpena jasoko duela erabiltzaileak.
Iturria: ComputerHoy