WhatsAppek jarraitzen du bere hazkunde ikaragarria bizitzen, azken erronka otsailean gainditu zuen, 1.000 milioi erabiltzaile hilean lortuz. Aplikazio honek lortutako emaitzek erokeria bat ematen dute baina benetazkoak dira: egunero 42.000 milioi mezu bidaltzen dira, 1.600 milioi argazki eta 250 milio bideo.
Hala ere, aplikazioaren zenbait berrikuntza erabiltzaile askorentzat oharkabean geratzen dira, eta ondorioz ez daude aplikazioari xuku guztia ateratzen. Jarraian 15 trikimailu aurkeztuko dizkizugu, post honetan 7 eta hurrengo post batean beste 8ak, ezetz guztiak ezagutu!!
1. PDF fitxategiak partekatzea
Hilabete eskas dauka berrikuntza honek, eta aplikazioa orain dela gutxi gaurkotu baduzu ikusi duzu ziurrenik. Orain dokumentuak partekatzeko aukera izango dugu, bai telefonoan gordetakoak zein Google Drive, Dropbox edo iCloud Driven ditugunak. Batzuen ustez, lan munduari mesede egiten dio gehien bat berrikuntza honek.
2. Txat zehatzetara zuzenean sartzeko aukera
Talde edo kontaktu zehatz batekin mezuen bidalketa etengabekoa bada Android telefonoetan aukera duzue lasterbide bat sortzeko, eta horrela ez duzue whatsappa zabaldu behar kontaktu edo talde horretara sartu behar izateko. Horretarako, zabaldu kontaktu edo talde horren txat hori, sakatu menuan eta azkeneko aukera “gehiago” sakatu. Beste menu bat zabalduko zaizu eta bertan laugarren aukerak, lasterbidea sortzen du.
3. Mezu nabarmenak sortzea
Batzuetan talde baten edo kontaktu batekin partekatu duzun informazio zehatzen bat eskura izatea beharko duzu (helbide bat, bankuko kontu korronte bat, telefono bat…) eta partekatu dituzuen hainbat mezuren artean ezinezkoa egiten zaizu berriro topatzea. Mezu hori jasotzen duzunean, geroago kontsultatu beharko duzula aurreikusten baduzu, mezu horren gainean sakatu eta goiko partean izar bat agertuko zaizu. Izarra sakatu eta mezua gordeta geratuko da. Mezu hori ikusi ahal izateko, whatsappean sartu berriro, whatsappeko menua zabaldu eta laugarren aukeran ikusiko duzu “mezu nabarmenak” aukera, sakatzean gordetako mezuak izango dituzu bertan.
4. Audio mezu bat baliogabetu
Mikrofono baten ikonoa daukagula entzumenezko mezuak bidaltzeko denok jakingo duzue jadanik. Ikonoa sakatuz grabatu nahi duguna grabatzen da eta sakatzeari uzten diogunean zuzenean mezua bidaltzen da. Eta zer gertatzen da grabatzen gauden mezua ez badugu bidali nahi erratu garelako, edo zarata bat agertu delako? Ba oso erraza da, atzamarra ezkerreruntz mugitu mikrofonoa sakatzen ari garela eta grabatzen ari garena zuzenean zakarrontzira joango da..
5. Elkarrizketak berreskuratu
Elkarrizketak galdu badituzu nahi gabe hauek berreskuratzeko aukera duzu. Baina hori egin ahal izateko aldez aurretik komenigarria da seguritate kopiak konfiguratuak izatea.
–Android telefonoetan: Ezarpenak > Txat eta deiak > Seguritate kopiak. Hemendik aukeratu dezakezu elkarrizketak zer nolako maiztasunarekin gordeko diren (Google Driven), edo wifia bakarrik duzunean egiten nahi duzun, elkarrizketak bakarrik edo bideoak ere gordetzeko aukera nahi duzun…eta abar.
–IOS telefonoetan: Ezarpenak > Txat > Txat kopiak eta hemen aukeratu “Seguritate kopia orain egin”. Hemen ere zehaztu dezakezu ordutegi bat kopiak era automatikoan egiteko. Datuak zure iCloud kontuan gordeko dira.
6. Txat bat emailez bidali
Bai norbaiti bidaltzeko edo bai zure buruari birbidaltzeko gordeta izateko.
–Android telefonoetan: whatsappeko menua zabaldu eta “Gehiago” sakatuz ikusiko duzu “txat bat emailez bidali”.
–IOS telefonoetan: bidali nahi duzun talde edo kontaktuaren izena sakatu eta beheruntz eraman sakatuz “txat hau emailez esportatu”.
Emaila .txt fitxategi erantsi batekin didaliko da.
7. Mezu berbera kontaktu ezberdinei bidali talde bat sortu gabe
Askotan, mezu zehatz bat hainbat pertsonekin partekatu nahi edo behar dugu, baina ez dugu nahi beste talde berri bat sortu. Horretarako whatsappeko menu nagusian “difusio berria” deitzen den aukera daukagu. Bertan sakatuz talde bat sortzeko antzerako pantaila agertuko zaizu, eta hor zein erabiltzaileei mazua bidali nahi diezun zehaztu behar duzu. Kontaktu bakoitzak zure mezu pribatu bat jasoko du eta denak bidaliko dira aldi berean.
Gustatu zaizkizu trikimailu hauek? Laster beste batzuk, egon adi!