Euskara teknologian eta IKTak euskaraz

Whatsapp aplikazioaren zenbait trikimailu interesgarri ( II )

whatsapp erabiltzen

Aurreko post baten 7 trikimailu aurkeztu genituen eta hona hemen trikimailu interesgarri gehiago aplikazioari benetako xukua ateratzeko.

 

 

8. Zure telefono zenbakia aldatzea

Telefono zenbakiz aldatzen baduzu, baina zure profila mantendu nahi baduzu, zera egin behar duzu sistema eragilearen arabera:

IOS sisteman: posible da zure profila mantentzea, baita taldeak zein elkarrizketak, beti ere aparailu berbera erabiltzen baduzu. Horretarako zera egin behar duzu: ezarpenak > kontua> zenbakia aldatu . Lehenengo eremuan telefono zaharra idatzi eta bigarrenean telefono berria eta Ok sakatu.

-Android sisteman: gauza bera gertatzen da, dena mantendu dezakezu zenbakia aldatzean aparailu berbera erabiltzen jarraitzen baduzu, bai zenbakiz zein aparailuz aldatzen baduzu ezingo dituzu elkarrizketak mantendu. Ezarpenak > kontua > zenbakia aldatu eta bertan zenbaki aldaketa egin dezakezu.

9. Azkeneko aldiz noiz konektatu zaren agertzea

Ez baduzu nahi inork jakitea noiz konektatu zaren azkeneko aldiz, ezarpenak > kontua > pribatutasuna > azken aldiz konektatua atalean sakatuz menu bat zabalduko zaizu aukeratzeko datu hau nori erakusi nahi diozun.

10. Check urdin bikoitza kentzea

Nahiko berria den zerbitzu honek bere garaian kritika nahikotxo jaso zituen. Check urdin bikoitzak hartzaileak gure mezua irakurri duela baieztatzeko balio du. Ez badugu nahi inork jakitea beraien mezuak irakurri ditugun edo ez, hauxe egin behar dugu: Ezarpenak > kontua > pribatutasuna> irakurtze baieztapenak, bertan aktibatuta dagoen funtzioa desaktibatu eta listo!

11. Talde bateko zein taldekidek irakurri duen gure mezuak jakitea

Talde batean mezuak bidaltzen ditugunean badago modurik jakiteko ea gure mezuak irakurriak izaten ari diren edo ez, eta taldeko zein taldekidek irakurri dituzten eta zeintzuk ez. Nola? oso erraza. Mezu bat talde batean bidali, mezu hori aukeratu eta goian “i” letra borobil batean dagoen ikonoa sakatu. Menu bat zabalduko zaizu eta bertan nortzuk irakurri duten eta nortzuk ez ikusiko duzu. Taldeko guztiek zure mezua irakurtzen dutenean check urdin bikoitza agertuko zaizu.

12. Talde bateko administrari berriak izendatu

Talde bateko administrari bakarra zara eta nekatuta zaude jendearen sartze eta ateratze kudeaketaz? Taldea zabaldu eta nahi duzun pertsonaren izenaren gainean sakatu eta aukera hau zabalduko zaizu: taldearen administraria egin, sakatu eta administrari berria izango duzue taldean. Administrariak taldea utziko balu Whatsappek berak izendatuko luke zoriz beste administrari berri bat.

13. Deskarga automatikoak kontrolatu

Asko dira jasotzen ditugun argazkiak eta bideoak egunean zehar. Interesgarria da gure datuen tarifak hile osoa irauntzeko, datuen deskarga automatikoa desaktibatzea. Honek esan nahi du, argazki edo bideo bat jasotzerakoan ez dela automatikoki deskargatuko, hau da guk eman arte ez dela hasiko deskargatzen. Horrela kalean bagaude, etxera edo wifidun leku batera heldu arte ez da deskargatuko. Horretarako, egin behar duguna zera da: Ezarpenak> chat eta deiak > deskarga automatikoa, bertan wifia dagoenean bakarrik deskargatu daitezela aukeratu dezakezu.

14. Letraren tamaina aldatu

Telefono batzuetan letra tamaina txikiegia da eta pertsona batzuek arazoak dituzte whatsappeko mezuak ondo irakurtzeko. Letra tamaina aldatu dezakegu horrela: ezarpenak > chat eta deiak > letra tamaina. Bertan guretzat erosoagoa dena aukeratuko dugu.

15. Elkarrizketen fondoaren irudia aldatu

Elkarrizketen atzeko irudia aldatu dezakegu. Ezarpenak > Txat eta deiak > atzeko irudia (gaztelaniaz Fondo) aukeratzean atzeko irudia aldatu dezakegu. Android sistema erabiltzen duten telefonoetan beste modu batez ere aldatu dezakegu atzeko irudia. Goian 3 puntutxu agertzen dira bertikalki, hemen sakatzean “fondo” deritzon aukeran sakatuz zure galeriako argazki bat aukeratu dezakezu edo bestela WhatsApp Wallpaper aplikaziotik irudiren bat ere.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu