Berrikuntza teknologikoak

WhatsApp aplikazioa ordenagailuan erabiltzeko aukera; berrikuntza al da?

Aste honetan bertan teknologiari buruzko berria suertatu da: WhatsApp aplikazioak ordenagailuz erabiltzeko aukera martxan jarri du.

Telegram aplikazioak, ostera,  2014tik eskaintzen zuen zerbitzu hau. Linek baita. Hirurak dira berehalako mezularitzarako mugikorretarako aplikaziorik ezagunenak. Plataforma hauek funtsean lan berdintsua egiten dute: berehalako mezuak botatzeko aplikazioak dira.

Antzekotasunak badaude eta zerbitzuaren helburua berdina da. WhatsApp eta Telegram dira nagusiak erabilpen aldetik. Baina badituzte ezberdintasunak baita ere.

WhatsApp-telegram

WhatsApp eta Telegramen arteko konparaketa

  • Telegramek mezu pribatuak sortzeko aukera ematen du. Hauek segurtasunerako enkriptatuta daude eta zerbitzariak ez ditu gordeko inoiz.
  • Telegramek hodeian gordetzen du informazioa eta horregatik plataforma ezberdinen bidez gure edukira heltzeko aukera izango dugu. Hau WhatsAppez ezinezkoa da.
  • Segurtasuna eta pribatutasuna bermatzearen aldetik, Telegram onerako nabarmendu da.
  • Edukiak bidaltzeko orduan, WhatssAppa sinpleagoa da, irudi, bideo, audio eta geokokapena bidaltzeko aukera ematen du. Bidalketak egiteko edukia konprimitu egiten du, hori bai, azkartasunaren mesedetan. Baina honetan, Telegramek balio erantsia eskaintzen du eta edozein fitxategi mota bidaltzeko aukera ematen du, GB bateko pisua dela muga. Beraz, kasu honetan kalitatea ez da murrizten.
  • Erabiltzaile aldetik WhatssAppa oraindik da nagusi eta gure kontaktuak bertan aurkitzeko aukera gehiago izango genituzke. Hileko 700 milioi lagunek erabiltzen dugu.
  • Garapena kontutan izanda, Telegram kode askeaz sortuta dago eta, beraz, edozein erabiltzaileren esku dago aldaketa, moldaketa, eratorriak eta abar sortzeko aukera.
  • WhatssAppa, ostera, egun Facebooken esku dago, konpainia honek 2014an lehenengoa erosi zuelako.

Norberaren erabakia da bata edo bestea erabiltzea, hori bai.

Argi dagoena da komunikatzeko eta eguneroko bizitzan izaugarrizko aldaketa sortu izan dutela. Bizitza errazago egiten digute batzutan, hori argi dago, baina gailuarekiko menpekotasuna ere sortu dute.

 

Ordenagailu edo mahai gaineko bertsioak

Esan bezala, Telegramek 2014an aurkeztu zuen zerbitzu hau. Egia esan, erraza instalatzeko, telefono zenbakia sartuta berehala lanean hasi eta mugikorreko talde, kontaktu, elkarrizketa … guztiak ordenagailura heldu eta sinkronizatu egiten dira. Primeran dabil.

Telegram

Orain WhatsApparen txanda da. Aste honetan hasi da eskaintzen eta momentuz, hori bai, Android, Blackberry, Nokia eta WindowsPhone sistemetarako jarri du martxan bakarrik zerbitzua; iOSerako (iPhone) ez.

Zer egin behar da ordenagailuan instalatzeko? Hasteko, Google Chrome nabigatzailearen bidez deskargatu behar da. Erabiltzaileak derrigorrez mugikorrean aplikazioa deskargatuta izan behar duWhatsAppeko ordenagailurako bertsioko webgunean agertzen den QR kodea eskaneatu behar du aplikazioa ordenagailuan erabilgarri izateko. Eta mezuak telefonoan gordetzen jarraituko dute.

Bitxikeri garrantzitsu bat zerbitzu honi buruz: WhatsAppa ordenagailuan erabiltzen denean, aplikazioak ez du erabiltzen horren interneteko sarbidea; datu konexioa eta estaldura gailu mugikorrarenak izango dira. Beraz, smartphonea erabilgarri egon behar du aplikazio hau erabili hala izateko. Eta kontuz kontsumoarekin!

WhatsApp-ordenagailuan

 

Beraz, berehalako mezularitza aplikazio bat ordenagailuan erabilgarri izatea berez ez da berrikuntza; WhatsAppak baino lehen beste batzuk martxan jarri zuten askoz lehenago. Zerbitzua eskaintzen zen.

Eta WhatsAppak orain aurkeztu duena, momentuz behintzat, ez du baliabide aldetik berrikuntzarik suposatzen. Muga eta baldintza ugari erabiltzailearentzat.

Zein da horrelako oihartzuna sortzeko arrazoia orduan? Seguruenik aplikazioa oso ezaguna dela eta egun erabiltzaileen kopurua dago tartean.

Baina gure ustez honek beste aldaketa nabarmenagoak sortuko ditu: itzuliko al gara Messengerra erabiltzen genuen garai hartara? Nolakoa izango da orain erabiltzaileek emango dioten erabilpena? Mugatua izango da edo etengabekoa eta menpekotasuna, etekin arazoak eta abar suertatuko dira? Eta baliabide honek beste estrategia baten abiapuntua besterik ez ote da?

WhatsAppeko arduradunek behin eta berriro esaten zuten ez zutela ordenagailurako bertsiorik sortuko. Orain heldu da. Ordenagailuan horrelako aplikazio bat erabiltzeko aukera izateak, agian publizitate eta beste zerbitzu mota batzuk eskaintzeko aitxakia ere izan daiteke. Facebook-WhatsApparen arteko estrategia izan daiteke?

Zer uste duzu? Hor dago asteburuan hausnarketa egiteko galdera.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu