Sare sozialak

WhatsApp: 2.000 milioi erabiltzaile, eta zuk zelan erabiltzen duzu?

whatsapp

Facebookek erosi zuenetik WhatsApp aplikazioak jarraitzen du hazten eta hazten. Jadanik 2.000 milioi erabiltzaile lortu ditu. Honek esan nahi du, munduan 7 pertsonetatik bat WhatsApp erabiltzailea dela eta aplikazio hau erabiltzen duela bere lagunekin edo familiarekin kontaktuan egoteko.

Enpresak emandako datuen arabera, egunero aplikaziotik 42.000 milioi mezu eta 250 milioi bideo bidaltzen dira. Messenger garai baten ere izan zen mezu zuzenak bidaltzeko aplikazio erabiliena baina gaur egun WhatsAppek 200 milioi erabiltzailetan gainditu ditu Messengerrekoak. Eta era globalean WhatsApp erabiliena den arren, oraindik zenbait herrialde geratzen zaizkio bereganatzeke: Chinan adibidez WeChat da mezu zuzenen aplikazio erabiliena, Hego Korean Kakao Talk, eta Japonian Line da erabiliena.

Enpresak orain dela gutxi iragarri zuen aplikazioa doakoa izango zela betiko, eta ordenagailuetarako aplikazio bat sortu berri du ere, WhatsApp Web, zure ordenagailuan elkarrizketa eta mezuak gordetzeko aukera ere ematen duelarik.

Argi dago asko erabiltzen dugun aplikazioa dela, baina… benetako etekina ateratzen diogu oraindik? Edo jadanik nekatzen hasi gara? Errealitateak esaten digu WhatsApp jadanik puntu horretan dagoela, eta erabiltzaileen lehen neke sintomak agerian daudela aspalditik: mezu asko irakurri gabe, saturazio sentsazioa, aktibitaterik gabeko talde asko, eta abar.

Aplikazioari benetako errendimendua ateratzeko 5 gomendio ekartzen ditugu:

-Ez da txat bat, mezu zuzenak eta urgenteak iragartzeko aplikazio bat baizik. Honek zer esan nahi du? Bakoitzak nahi duen erara erabil dezakela baina aplikazioaren benetako erabilgarritasunaz jabetzen gara erabiltzen dugunean behar den moduan, hau da, mezu zuzenak eta urgenteak iragartzeko. Elkarrizketak izateko erabiltzen badugu (askotan gertatzen den moduan) denbora galtze bat bihurtzen da eta nekea sortzen du zenbait erabiltzaileetan.

-Talde batzuetan egoteari ezetz esan. Interesatzen ez zaigun taldeetan ez egoten ikasi behar dugu, era dotore baten ateratzea ondo dago eta gehiagotan egin beharko genuke. Talde guztietan lantzen diren gaiak ez dute zertan gure intesekoak izan behar eta egian ez dira emankorrak guretzat bertan bidaltzen diren iruzkinak edo lantzen diren gaiak. Gainera WhatsAppeko taldeek aukera ematen dute isilarazteko talde bat, hau oso erabilgarria da. Horrela mezu berriak daudenean ez duzu soinurik jasoko eta erosoa izango da zuretzat. Taldeak egun bat, aste bat edo urte bat isilarazi daitezke, erabili bildurrik gabe!

-Mezu zuzenak eta laburrak bidali beti. Onena da jendeari erakustea guk aplikazio hau zertarako erabiltzen dugun eta horrela ere gure erabilpen egokiarekin adibide izango gara beste erabiltzaile batzuentzat. Oso erabilgarriak dira horretarako emotikonoak, gertutasun puntu bat ematen diolako elkarrizketari eta oso era laburrean komunikatzen dutelako.

-Kontuz mezuen irakurketa baieztapenekin. Erabiltzaile asko irakurketa baieztapen hauei beste esanahi bat ematen ari dira, eta askotan bapateko erantzun bat exijitzen ari dira, beraien mezua irakurri dugulako, badakitelako eta erantzun baten zain geratzen direlako. Baina gerta liteke ezin izatea edo beranduago eta denbora gehiagorekin mezu hori erantzun nahi izatea. Gure gomendioa widget bat instalatzea da mezuak irakurri ahal izateko baina “tik urdina” igorleari agertu gabe. Horrela lasaiago ibiliko gara.

-Ahotsa erabili. Bai… bai… ahotsa! Badakizue aspalditik mikrofono bat agertzen dela idazteko dugun espazioaren eskumaldean. Hori sakatuz ahots mezu bat bidali dezakegu. Hau oso erabilgarria da oinez goazenean edo denborarik ez dugunean gauza luze bat azaltzeko. Eta igorleak era azkar baten zure mezuaren esentzia eta ideia nagusiak jasotzen ditu. Hau oraindik oso gutxi erabiltzen da baina askotan modurik onena da mezu bat igortzeko.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu