Berrikuntza teknologikoak

Webguneak gorde PDF fitxategi moduan gure ekipotan edo Google Driven

Gaurkoan truko azkar batekin gatoz. Askotan webgune bat ikusi eta horren edukia interesgarri iruditzen zaigu gorde eta geroago lasaitasunez ikusteko eta aztertzeko. Baina, nola egin?

Egun badago aplikazio edo plugin ugari lan hau ahalbidetzen dutenak. Hauen bidez, webguneak gorde ditzakegu PDF fitxategi moduan eta geroago irakurri hauen edukia. Hauek dira adibide batzuk: HtmlToPdf, Html-Pdf-Converter.com; eta pluginen artean: Web2PDFConverter edo mht, adibidez.

Baina zer gertatzen da gure ordenagailuan ez gaudenean? Nola egin dezakegu?

Google Chrome nabigatzailea erabiltzen baduzu, badago ere hau egiteko modu bat; erraza eta zuzena. Eta ez da ezer instalatu behar. Inprimatzeko funtzioa erabiliz egin daiteke modu azkarrean.

Horrela:

  1. Webgunean gaudela, “Inprimatu” aukera sakatu.
  2. “PDF moduan gorde” aukeratu “Helburua” aukeran.

Bi pausu besterik ez eta eginda dago!

Eta irudiak eta publizitatea kendu nahi izatekotan, marjinak modatu eta burua eta orri-oinaren pertsonalizazioaren bitartez egin genezake ere.

Aukera guztiak gure beharretara moldatu ditugunean, zein karpetatan gordeko dugun eduki berria aukeratu dezakegu. Edo Google Driven ere gordetzeko aukera daukagu.

Berria.info pdf-an gordetzeko

Webguneen edukia inprimatzeko funtzioaz PDF fitxategi moduan gorde dezakegu Google Chrome nabigatzailean

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu