Euskararen Etxea

Urteko azken txanpa Euskararen Etxean!

Solokoetxe BHI

Kaixo lagunok!

Ikasturtea urte honetan behintzat bukatzear dago eta gabonak direla eta ikastetxe askok irteeraren bat egitea erabakitzen dute. Gauzak horrela, urteko zentroen azkenengo bisitak jaso ditugu Euskararen Etxean.

Mugimendua handia izan da, erkidegoko puntu askotatik bisitak jaso ditugularik. Izan ere, aste honetan gure artean izan ditugu aurrekoan bezala Elgoibarko Arreiturre BHIko taldeak, Bilbotik Solokoetxe BHIko bi talde, Zarauztik Antoniano Ikastetxea eta Sopela BHIko beste bi talde.

Ikusten duzuenez, puntu ugarietatik hurbiltzen zaizkigu gurera eta horrela Euskalkien arteko bitxikeriak ezagutzen jarraitzen dugu. Ba al zenekiten Elgoibartarrek erabiltzen duten Euskara Mendebaldeko Euskara eta Erdialdeko Euskararen arteko nahasketa euskalkia dela?

Bitxikeria gehiago ezagutu nahi? Gabonetan zein hurrengo urtean hementxe itzarongo zaituztegu!

Mila esker izan dugun urte ikaragarriarengatik eta urte barri on!

Solokoetxe BHI

Solokoetxe BHI

Arreiturre BHI

Arreiturre BHI

Solokoetxe BHI

Solokoetxe BHI

Zarauzko Antoniano Ikastetxea

Zarauzko Antoniano Ikastetxea

Sopela BHI

Sopela BHI

Sopela BHI

Sopela BHI

Arreiturre BHI

Arreiturre BHI

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu