Euskararen Etxea

Urteko azken taldeak Euskararen Etxea bisitatzen!

Eguerdi on!

Urteko azken eskola astea izan dugu hau, talde batzuk 2018ko azkenengo ekintza egiteko Euskararen Etxea aukeratuz! Santo Tomás egunak agerian uzten du gabonak heldu direla!

Horrela, astean zehar Aurreiturre BHI (Elgoibar), Astrabudua BHI (Erandio), Erandio BHI, Bilboko hizkuntza eskola eta Basauriko IMFPB hezkuntza zentroak hurbildu zaizkigu!

Komiki digitalean parte hartu eta Euskararen munduaren ingurukoak entzuteko asmoarekin bertaratu dira hezkuntza talde hauek, betiere edukiak egokitzen ditugula eskakizunari begira.

Aurten ikastetxe eta talde pilotatik Euskararen Etxera etorri zarete, milaka ikasleekin! Milaka esker bihotzez!

Adi! Euskararen Etxea ez dugula itxiko gabonetan zehar… Ekintza ezberdinak burutuko ditugu urtero bezala! Zuen zain egongo gara!

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu