Euskararen Etxea

Urteko azken ikastetxeak Euskararen Etxea bisitatzen!

Mertzede Ikastetxea

Eguerdi on! urteko azken eskola astea izan dugu hau, talde batzuk 2017ko azkenengo ekintza egiteko Euskararen Etxea aukeratuz! Santo Tomás egunak agerian uzten du gabonak heldu direla!

Horrela, aste hasieran Gernikatik Mertzede Ikastetxea hurbildu zaigu, LH 5. mailako talde batekin eta gaur urteko azken bi taldeak: Elgoibarreko Institututik DBH 1. maila erdia.

Komiki digitalean parte hartu eta Euskararen munduaren ingurukoak entzuteko asmoarekin bertaratu dira hezkuntza bi ziklo hauek, betiere edukiak egokitzen ditugularik.

Aurten ikastetxe pilotatik Euskararen Etxera etorri zarete, milaka ikasleekin! Milaka esker bihotzez!

Adi! Euskararen Etxea ez dugula itxiko gabonetan zehar… Ekintza ezberdinak burutuko ditugu urtero bezala! Zuen zain egongo gara!

Elgoibar BHI

Elgoibar BHI

Mertzede Ikastetxea

Mertzede Ikastetxea

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu