2014a badoa. Heldu da urtearen balantzea egin eta datorrena egitasmo eta amets berriaz hornitzeko unea.
Guretzako urte berezia izan da 2014a: Azkue Fundazioaren bosgarren urteurrena ospatu dugu oraintsu eta bestalde, Euskararen Etxeak hamar urte bete ditu baita ere. Badu, beraz, Euskararen Etxeak bere ibilbidea; baina gainera, eraikinean egindako moldaketari esker, inoiz baino eskaintza handiagoa emateko prestatu da Etxea.
Etorkizunera begira baditugu egitasmo eta amets handiak. Handiena, euskara zabaldu eta sutatzen jarraitzea. Zuen laguntzarekin.
Euskara dugu oparirik onena, guztiona dena eta guztion artean gozatu eta zaindu behar duguna.
Urte berriari begira zuekin batera lan honetan jarraitzea da gure asmoa.
Zorionak eta urte berri on!