Urtea hasi besterik ez dugu egin eta Urtarrileko hilabete honetan Euskararen Etxera bertaratu direnak ugari izan dira.
Batzuk Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutu nahian hurbildu dira; beste talde batzuk, ikastetxe edo ikastoletatik datozen taldeek, Komiki Digitalaren Tailerran parte hartzeko aprobetxatu dute baita ere. Azken honetan, parte hartzen duten ikasleek ekainan tablet bat eskuratzeko aukera daukate.
Jarduera hauez gain, baditugu bestelako ekintzak ere; esaterako, gazteagoentzat zuzendutako Euskalplay jolasa. Beraz, jarduera ugari egiten dira Euskararen Etxean eta gustora aritzen gara euskaraz solasean.
Hona hemen egunotan bertaratu diren ikastetxe eta ikastoletako talde desberdinen argazkiak: