Aurten ere, 3 eta 7 urte bitarteko umeentzako ekintza sorta zabala izango da, doan, abenduaren 26tik urtarrilaren 4a arte, goizeko 11:00etatik aurrera. Kultur diziplina desberdinetako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute etxeko txikienek.
Jarraian, egunez egun izango diren ikuskizunak:
Abenduak 26, TXOBORRO magia ikuskizuna: Den-denak gezurtiak gara baina Txoborrok gezurrak ogibide bihurtu ditu. Iruzurrak medio, bere ikuskizunak komedia eta magia lantzen ditu. Poligrafo bati esker, gure barnean dugun gezurti ezkutua argitara emango du. Ikuskizunean zehar, ikuslego osoa hipnotizatuko du, ikusle batek bere dirua galduko du eta munduko piztiarik arriskutsuenen itzalak agertuko dira. Ala ez. Baliteke hipnosia iruzur erraldoi bat izatea, inork ere dirurik ez galtzea eta itzalak eskuen koordinazio zehatza besterik ez izatea. Baliteke dena gezurrak izatea. Gezur gehiegi.
Abenduak 27, PANTZART “Boli bili boli” antzerkia: Eszenatoki erdian aitonaren garai bateko koadernoa dago. Ez da ohiko liburuxka: Marrazkiak, kantak eta beste hamaika sorpresa gordetzen ditu. Poesia ez da solik errezitaztzen den testu bat. Edonork du eskura edozein baliabide erabiliz: marrazkiak, abestiak, jokoak.
Abenduak 28, BEHINOLA “Txirriski txoriaren ipuin musikatuak”: Txirriski txoria Afrikako txori bat da, eta mundu osotik bidai pilo bat egin ditu. Munduko leku bakoitzean gauza asko ikasi ditu eta istorio asko entzun bebai. Horietariko istorio batzuk kontatuko dizkigu Txirriski txoriak, baina era berezi baten entzungo ditugu, musikaren bitartez. Txirriski txoriaren ipuinetan musika izango da nabarmen. Gurekin ipuinak entzun, abestu eta ondo pasatu nahi duzu? Ba orduan etorri Txirriski txoriarekin batera disfrutatzera.
Urtarrilak 2, ZIRKUN ZIRKO “Tina” txotxongiloak: Tinaren istorioa kontatuko digute. Txotxongilo txiki bat da, eta haren jabe gaiztoak, Rigobertak, gela batean giltzaperatuta dauka; alabaina, bertatik ihes egitea lortuko du bere irudimenaren eta ametsen ahalmenari esker. “Igual ametsak ez dira desagertzen esnatzen garenean, agian norbaitek gordetzen dizkigu”.
Urtarrilak 3, ENAITZ ipuin kontalaria: Enaitz abenturazalea aspalditik ibili izan da Euskal Herriko mendi eta basoetan barrena, bertan ipuin asko entzun izan ditu Makilakixki, Garbantxito, Sorginen edota Galtzagorrien gainean. Oraingoan ere, Enaitz kontalariak, entzun dituen ipuin guztiak umeen artean kontatu eta antzezteko gogoz dago, bidean dator…”
Urtarrilak 4, SUDURKERIAK “Mugi mugi” haur berbena. Txiki eta familientzako disko-festa. Salto, mugi, dantza, buelta… gaurko, atzoko eta biharko kantuekin eragin gogoz gorputzari!
Hona hemen Euskararen Etxeko agenda