Udazken honetan Ugarteburu Sarien 3. edizioko deialdia zabaldu dugu, euskarazko Wikipedia sustatzeko lehiaketa.
Euskarazko Wikipediako eduki onenak saritzen dituen lehiaketa hau Iñaki Ugarteburu mediku eta irakaslearen ohorez antolatzen hasi zen, bere lan-arloak (euskara, irakaskuntza, teknologia berriak) elkartuz eta haren lanaren jarraipen gisa.
Lehiaketa unibertsitate mailako ikasleentzat zuzenduta dago eta bost arlotan bereizten da:
- Giza zientziak (Artea , Didaktika , Etika , Filosofia , Geografia , Glotodidaktika , Hezkuntza , Historia , Hizkuntzalaritza , Literatura , Pedagogia , Teologia)
- Gizarte zientziak (Ekonomia , Enpresa , Kazetaritza , Politika , Soziologia , Zuzenbidea)
- Natur zientziak (Biologia , Fisika , Genetika , Geologia , Geometria , Kimika , Matematika , Paleontologia , Zientziak)
- Osasun zientziak (Anatomia , Erizaintza , Fisiologia , Medikuntza , Mikrobiologia , Osasuna , Psikologia)
- Teknika eta teknologia zientziak (Arkitektura , Informatika , Ingeniaritza , Irudiak , Teknologia)
Parte-hartu ahal izateko bi baldintza daude bakarrik: parte-hartze indibiduala izatea eta unibertsitateko ikaslea izatea, besterik ez.
Sariak pottoloak dira ere: alor zientifiko bakoitzeko irabazleek wifidun 16Gb ko iPad 2 bat irabaziko dute.
Euskarazko Wikipediak egun 136.000 artikulu baino gehiago ditu eta egunero kopuru hau handitzen doa.
Zuk ere edukia sortzen animatu zaitezke eta lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, hemen daukazu informazio osoa .
Epea abenduaren 14rarte zabalik dago. Animatu eta edukia zabaldu!