Esaera batek esaten du, “Ez da fida urriari, badakarke mafrundi“. Katarroa ez dakigu, baina guk urria oparo izaten ari gara, ekimenez beteta.
Banden Lehiaren lehenengo fasea berriki bukatu dugu eta dagoeneko badakigu zeintzuk izango diren lau banda finalistak.
Baina honetaz gain, hilabete honetan beste bi lehiaketa jarri ditugu martxan, biak sormena pizteko euskararen inguruan eta teknologiaren bidez burutuko ditugunak. Publiko orokorrari zuzendutakoak dira eta bakarka, lagunekin, ikastetxeetako talde edo euskaltegietako ikasleekin parte hartzeko aproposak.
Irudimenaren bosgarren edizioa eta Instagram bidez burutzen ari garen esaera zaharren inguruko lehiaketak dira. Animatuko zara parte hartzen?
Irudimena lehiaketa

Irudimena lehiaketaren 5. edizioaren kartela
EKE erakundearekin antolatzen dugun sormen lehiaketa da.
- Epeak: urriak 1 – azaroak 15
- Zer egin behar da? Eskaintzen ditugun soinuetatik bat aukeratu eta beste soinu bat sortu, testu bat idatzi edo irudi bat egin.
- Non sartu behar da parte hartzeko: www.irudimena.eus
- Zeintzuk dira sariak?
Soinu, testu eta irudiaren kategorian lehenengo eta bigarren sariak banatuko ditugu. Sariak Fnac dendetan gastatzeko diru-txekeak izango dira: 300€takoak lehenengoentzat; 200€takoa bigarrenentzat.
Esaera zaharren lehiaketa Instagramen

Esaera Zaharren Instagram lehiaketa
Kasu honetan Zornotzako Barnetegiarekin lankidetzan antolatzen dugu beste lehiaketa hau.
- Epeak: urriak 1 – urriak 29
- Zer egin behar da? Lau astetan zehar erronka ezberdinak proposatuko ditugu, bat astero, gai bati lotutakoak. Gai horrekin erlazionatutako hainbat esaera proposatuko ditugu astean zehar.
Parte hartzaileek esaera horiei erantzunez, edo gaiari lotutako besteren bat proposatuz, argazkiak partekatu beharko dituzte Instagram bidez. - Non sartu behar da parte hartzeko:
Instagram sare sozialaren bidez parte hartzen da, argazkiak partekatzerakoan ezaugarri batzuk betez.
Informazio gehiagorako hemen sakatu. - Zeintzuk dira sariak?
Asteroko erronkari lotutako hiru irabazle aukeratuko ditugu. Argazki guzti horiekin erakusketa bat antolatuko dugu Euskararen Etxean.
Eta irabazle nagusi bat aukeratuko dugu baita ere, asteko erronkako hiru aukeratu horien artean.
Irabazle nagusi honek hauxe jasoko du: Fnac dendan gastatzeko 100€tako diru txeke bat; Zornotza Barnetegian ikastaro bat egiteko aukera; eta Labayru Hiztegi bat.
Zeinek har dezake parte?
Bi lehiaketa hauek publiko orokorrera zuzenduta daude, baina oso egitasmo politak iruditzen zaizkigu taldekako dinamikak sortu eta ondoren hauetan parte hartzeko lanak sortzeko. Horrela, aproposak dira ondorengo taldeetarako:
- Ikasleak, ikastetxeak
- Euskaltegietako ikasleak
- Mintzalagun, berbalagun taldeak
- Aisialdiarekin erlazionatutako jarduerak burutzen dituzten elkarte, erakundeetan eta abar zabaltzeko
- Koadrilak
- Eta norbanakoak, noski
Oraindik denbora dago parte hartu ahal izateko!
Animatzen?