Udarekin oporrak datoz eta umeek liburuak albo batera itxi, eta aisialdiarekin lotutako jardueretan ematen dute eguna. Haurrentzat nagusientzat arnasa hartzea besteko garrantzitsua da jolastea. Asia denborapasa hutsa baino askoz ere gehiago delako, beharrezkoa da berebiziko garrantzia ematea.
Teknologia berriek adingabeen entretenitzeko modua guztiz irauli duten jostailuak eta jokoak ekarri dituzte umeen mundura. Interneten erabileraren igoera, smartphone eta tableten zabalkundearekin lotuta dago. Mugikorren zabalkunde honetan, gorakada nabarmena izan du haur eta gazteen artean duten erabilerak. Hamar urteko haurren artean %30ek mugikor bat du. Gainera, gero eta goizago asten dira, haur asko 2 eta 3 urterekin gurasoen mugikorrean sartzen. Guraso askok seme-alabek deskargatzen dituzten aplikazioak eta horiek behar dituzten baimenak ezagutu gabe.
Hala ere, teknologia berrien gorakadak on-lineko heziketa-joko ugarien agerpenari bide eman dio. Eta dibertsioa eta ikasketa prozesuak elkartzen dira helburu zehatz batekin: umeak motibatuak sentitzea, ezagutza berriak barneratzen dituzten bitartean, ondo pasatuz, tablet, smartphone edota ordenagailua, bideo-kontsolak, jokatzeko tresna berri bihurtuz. Baina gailu teknologikoak neurriz eta orekaz erabiliz gero, bakarrik, haurraren garapenaren mesedetan izan daitezkee.
Horregatik, haurrak gailu eta tresna horiekin beraien adinari dagokiona egin beharko lukete…abestu, zenbatu, jolastu, margoztu edota kalean bezala: lagunekin hitz egin, argazkiak partekatu, zorionak eman, asteburuan zer egin duten azaldu,…baina beste espazio batean. Halaz ere, horrek ez du esan nahi espazio horretan egiten dutena ez denik zaindu behar.
Hortaz, dagoen informazio guztiaren eta tresnen aurrean hautatzeko gaitasunik edo irizpiderik ez izatea izan daiteke arazoa. Estereotipoak, baloreak, hizkuntz erabilera, harremanak eta horrek guztiak eragina izan dezake beraien identitatea eta izaera definitu edo osatzeko garaian.
Haurrek askatasun digital horretan pixkanaka gaitasun digitalak eskuratu behar dituzte. Horretarako, tutoreak eta gurasoak, beraien ondoan eseri, praktikatu eta elkarrekin ikasi, gozatuz, haien hezkuntzan inplikatuz, gailuen eta Interneten erabilera seguruago bat egin eta kontsumoaren inguruko neurriak hartu.
Hona hemen jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen dituzten app-ak eta CD-ak. On-lineko memoria-jokoak, hitz-jokoak, ipunak, puzzleak, abestiak, 2.5 3D efektuko irudiak, ikasgai ezberdinetakoak, adinka sailkatutakoak, bakarka, edota lagunartean nahiz familian jolasteko aproposak. Jolas gehienek, gainera, zailtasun maila desberdinak eskaintzen dituzte. Jolas aktiboak euskara errazean idatzitakoak, irakurterrazak eta ulerterrazak. Androidetarako eta iphone/ipad-etarako bertsioan doan eskura daitezke.

Azkue Fundazioa.eus joko aplikazioak
Animaliak: aplikazioa 0 eta 6 urte bitarteko umeentzat diseinatutako jokua da. Animalien euskarazko izenak ikasiko dituzte horren bidez, eta nagusiek ere praktikatu dezakete. Guztira 87 animalia daude bilduta, gehienak gure ingurukoak hiru ataletan sailkatuta.
Letra Magikoak: ipuin interaktibo honetan Aitorreri lagundu beharko diogu. Aitor mendian galdu egin da, baina laguntza magiko bat edukiko du: arkatz magikoa alegia. Arkatz honek idazten duena erreala bihurtzen bait da. Android
Pirritx eta matematikak: Pirritx-en laguntzarekin, oso ondo pasatuz, matematikak ikasteko jolas hauen bidez: Zenbakiak ikasten, Kontatzen ikasten, Asmatu haundiena eta Asmatu txikiena, Burutu gehiketak eta kenketak, Geometria ikasten eta erabiltzen.
Barbantxo 3D ipuin interaktibo honekin jolastu, ikusentzunezko efektuekin gozatu eta ipuina entzun edota irakurri daiteke. Gainera abentura honen bideoak 3Dan daude, aplikazioan bertan 3D betaurrekoak modu errezean egiteko gida eskaintzen da. Hauekin bideoak ikustea gozagarriagoa da. Barbantxok umeen sormena eta irudimena estimulatzen ditu. Era berean naturaren mundura gerturatzen ditu, baserri-giroan oinarrituta baitago. “Barbantxo”k familia-giroan jolasteko aukera bikaina eskaintzen du, ilustrazio eta soinu-banda originalekin!
Ipuinlari: ipuinak sortzeko tresna da, umeek erabili dezakete ipuinak sortzeko bere ahotsekin, irudiekin eta haiek aukeratutako kontairekin. Ipuina sortu eta gero tartekatu ahal izango dute bere lagun eta senidekoekin.
MARIA GOIKOAK BATBIRULAU! Klis-klasikoak app bildumako lehenengoa! Haur Literaturako euskarazko klasiko batean oinarritutako aplikazioa! Deskargatu eta jolastu! Klasikoa eta modernoa bateragarriak direla ikusiko duzu! Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren “Maria Goikoak batbirulau!” liburuaren aplikazioa da hau. Liburuaren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu app honek: puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak, 2.5D efektuko irudiak, eta bestelako hainbat joko.
Joko Joko: lagunekin, familiarekin, etxean edo parkean ongi pasatzeko joko paregabea da. Taldeka euskaraz gozatzeko aplikazio bikaina daukazue hau.Erruleta erabili eta tokatzen zaizkizuen frogak burutu itzazue irabazteko. Mimika, asmakizunak, hitz debekatua edo margozteko frogak izango dira arratsalde euritzu baten laguntzaile paregabeak.
Nairobitarra autobusak: 2 jokalarirentzako joko hezigarri honek. Fitxak aurrera eta atzera mugituz, jokalariak aukera izango du bidaietan gertatzen diren ezustekoak jasotzeko, urrutiko herrialdeak hobeto ezagutu eta bertako biztanleen berri izateko. Zoriak erabakiko du gurpil bat zulatuta eta gelditzeko beharra izango duen, muga batean pasaportearekin arazoak izango dituen ala paisaia natural batez gozatu edo bertako biztanleen laguntza jasoz aurrera egin ahal izango duen.
Ipuintxo: “Sorgin txiki”, “Galtzagorri aztia”, “Basajaunen sukaldea”, “Marigorringoren abenturak”… ipuin hauek eta beste asko dira aplikazioaren bidez mugikorrean ikus daitezkeenak. Euskal mitologiako pertsonaiak dira protagonista eta haurrek ipuinean parte hartu eta beraiekin jolasteko aukera dute. Ikusteko bi era daude: pelikula moduan edo jolas interaktibo gisa. Azken honetan, etxeko txikiek pertsonaiekin eta ipuineko elementuekin jolastu egiten dute, istoria garatuz. Aplikazioa doakoa da
Sorginen Kondaira bideo jokoa: dibertsio, kultura eta euskara, pc-rako joko berean.
Animaliak MargotzenUmeentzako animaliak margotzeko aplikazio errexa eta intuitiboa. Kolore ezberdinak eta hainbat trazu egiteko aukera.
Nora zoaz Nora? Nora erosketak egitera joan da. Bere gurasoak lagundu nahi ditu baina horretarako beharrezkoa du gauza bakoitza nola esaten den jakitea. Lagunduko al diogu? Egin klik gauza bakoitzaren gainean eta euskaraz nola esaten den entzun eta irakurri ahal izango du Norak.
Zatiketak Bidertuz: haur eta helduei zuzendua, “x-zatiketak bidertuz” ipuinak, familia erreal baten bizipenak dakarzkigu testura oinarri paregabea sostengu.Istorioari darion ukitu hunkigarriak bultzaturik, eta bertako hainbat eszenetan aurkituko dituen elementu, pertsonaia eta jokuekin garatzeko eragin-trukaketarako aukera anitzek hasiera-hasieratik lotuko dute irakurlea kontakizunaren mamiarekin.
Bilduma hau praktikoa eta erabilgarria izatea izan dugu lehen helburu moduan eta, horrela, bilatzaile baten bidez aurki daitezke aplikazioak. Baliabideak modu ezberdinetan bilatu daitezke: “jokoak” hitzaren bidez, sistema eragilearen arabera edo kategoriaren arabera. Android eta iOS sistema eragilekoak jasotzen ditugu eta aplikazio bakoitzaren deskribapenarekin eta garatzailearen izenarekin osatzen dugu informazioa. Aplikazio bakoitza zuzenean deskargatzeko aukera.
www interesgarriak:
http://euskalapps.net/category/jokoak/
http://www.eitb.eus/eu/hiru3/jokoak/
http://www.katalogoa.eus/
http://www.irrienlagunak.eus/