Euskara ingurune digitalean

‘Txoministak’, euskal gatazkari umorez heltzen!

25608846064_9471d6f92a_b

 “Txoministak” izeneko web telesaila estreinatu zen maiatzaren 4ean. ‘Hiru Damatxo’ kooperatibak sortu du, eta Argia eta Azkue Fundazioa gara babesle nagusiak. Ikusi duzu dagoeneko?

 

Euskarako web telesaila sortu dute ‘Hiru Damatxo’ kooperatibako kideek (Unai Gaztelumendi, Lander Arretxea eta Kepa Matxain). Interneten estreinatu zen pasa den maiatzaren 4ean, Argia-ren webgunean.

Umorez jardungo dira, ironia tonu batekin. Euskal Herria askatuko duen alderdi politiko baten abenturak kontatuko ditu telesailak. Eta aldarri nagusia 8ak1 izango da, atal kopuruarekin lotura duelarik. Izan ere, zortzi atalez osatuta dago, astero kaleratuko direnak. Dagoeneko 4 kapitulu argitaratu dira. Hemen daukazue azken atala ikusgai:

Babesleak

Proiektuaren babesle nagusiak Argia eta Azkue Fundazioa gara. Azkue Fundaziotik egitasmoa babestea erabaki dugu hainbat arrazoiengatik. Lehenik eta behin, proposamen berritzaile eta freskoa delako, sormenaz sortutakoa. Eta horretaz gain, euskara sarean erabiltzeko beste aukera bat suposatzen duelako. Baliabide eta eduki mota berriak eskaini behar direla pentsatzen dugu, formatu berrietan.

Lan taldea

Telesaila sortzeko eta aurrera eramateko pertsona asko behar izan dira. ‘Hiru Damatxo’ kooperatibak adierazi duenez, 14 lagunez osatutako lan-talde handi bat dago proiektuaren atzean.

p044_f01

Aktore lanetan ari dira Naroa Mikelarena, Eñaut Gantxegi, Jon Ander Alonso eta Edurne Azkarate. Eta gidoiez, kamerez eta produkzioaz arduratzen ari dira Peru Isasi, Laida Zabala, Eneritz Arzallus, Beñat Iturriotz, Mikel Roman, Ane Lusarreta eta Mikel Fernandez, ‘Hiru Damatxo’-ko kideekin batera.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu