Euskara ingurune digitalean Sare sozialak

Txio batek zuri buruz dioen guztia

Interneti, sare sozialei eta datuei buruz ari garenean, larritu egiten gara guztiok: arduratzen gaitu zenbat informazio ematen egongo ote garen, eta, bereziki, ea ez den norbait ibiliko informazio hori ateratzen eta, nolabait, erabiltzen.

download (3).

Bere garaian, kondaira ala kondaira ez diren, ugari zabaldu ziren jende artean, adibidez: «CNIko agente bat zure deiak entzuten badago egun osoan zehar, zu gauza xumeei buruz aritu arren, politikari buruz hitz egin ez arren, azkenean, jakingo du nori ematen diozun botoa». Baliteke, ala ez, horrelako ideiak apur bat zaharkituta egotea. Edozelan ere, informazio publiko eta partekatuaren garaian bizi gara, eta, gaur egun, ez da zentzugabekeria pentsatzea gure datuek urrea balio dutela -batez ere, konturatu gabe ematen ditugun horiek-.

Horixe egiaztatu du, hain zuzen ere, Studying user income through language, behaviour and affect in social media ikerlanak, non goian aipatutako ideia aztertu duten. Zehazkiago, ikertu dute zein informazio argitaratzen dugun Twitterren; zein informazio ematen dugun konturatu gabe; eta, batik bat, lortutako datuetatik zein ondorio atera ditzakegun.

journal.pone.0138717.g003

Ikerlana sare sozial bakarrean aritu da: Twitterren. Galdera bakarra planteatu dute: «zenbat diru irabazten du txiokatu berri duen horrek? Posible al da hori jakitea hark kontatutakoan oinarrituta, besteek zer dioten aztertuta, edota sare sozial horretako bere kontaktu guztien aurrean “atsegin dut” gisa markatutakoak ikusita?».

journal.pone.0138717.g005

Bada, posible izan da. Txosten oparoa egin dute ikertzaileek: 5.191 twitterlari aztertu dituzte, eta 10 milioi txio baino gehiago. Zeren bila? Ez dituzte hitz zehatzak eta horien literaltasuna bakarrik aztertu, askoz  haratago joan dira: hitzen karga emozionalari buruzko parametroak ere hausnartu dituzte, ironia erabili ote den, erabiltzaileak zenbat jarraitzaile dituen, ingurunearekin izandako interakzioen kopurua...

journal.pone.0138717.g004
journal.pone.0138717.g006

Nola heldu dira txosteneko ondorioetara?

Agerikoa denez, ondorio horiek ez dira kasualitatearen edota magiaren emaitza, baztertze eta imitatzearenak baizik. Ikertzaileek ehunka pertsona ezagunen Twitterreko profiletara jo zuten lehenbizi, ekonomikoki ondo zein txarto baloratutako pertsonaia publikoak, Twitterreko haien portaerazko jarraibide guztiak egiaztatzeko.

Patroiak eratu eta horiek profil anonimoekin erkatu, besterik ez zuten egin behar izan. Gerora egiaztatu ahal izan dutenez, emaitzak bete-betean estrapolatu ahal dituzte: korrelazioa argia eta garbia da.

journal.pone.0138717.t004

Adi, beraz, zer eta nola txiokatzen duzun!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu