Euskal egitasmoak

“Txikipedia”, haur eta gazteei zuzendutako Euskarazko Wikipedia

Sustatu.com webgunean jasotzen denez, Euskarazko Wikipediak ikasleei egokitutako Txikipedia aplikazioa abiatu du, zeinak 3.000 artikulu baino gehiago kontsultatzeko aukera eskaintzen duen. iOS eta Android bertsioetan dago eskuragarri.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) bultzatu du proiektua, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) koordinatu du, eta CodeSyntax enpresak egin du aplikazioaren kodeketa (Sustatu edo Egunean Behin egiten dituen enpresa eibartarra). HPSk zuzendu zuen herenegun aurkezpena (ohar ofiziala).

Oharrean biltzen denez, “Txikipediak egunero 1.500 ikustaldi ditu bataz beste, 553.000 azken urtean. Aurreko urtean, 2019an, 355.000 izan ziren, egunean 968. Hau da, %55 igo da ikustaldi kopurua urte batean. Igoeraren arrazoien artean daude gero eta jende gehiagok Txikipedia ezagutzea eta gero eta eduki gehiago izatea”.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu