Pasaden azaroaren 20an Twitter plataformari buruzko oinarrizko ikastaroa eskaini genuen Euskararen Etxean, Darabilborekin lankidetzan. Dakizuenez, jarduerak antolatzen hasi gara eta arlo digitala, teknologia eta sare sozialen inguruko ikastaro eta lantegiak ospatuko ditugu hilean behin.
Twitterreko ikastaro honekin hasi gara eta urtarrilean Instagrameri buruzkoa burutuko dugu. Hemen duzue honen inguruko informazioa eta izena emateko aukera ere. Urtarrilaren 28an izango da eta doan.
Bitartean, hemen partekatzen dugu zuekin Twitterreko ikastaro horretan erabilitako aurkezpena. Creative Commons lizentziapean dago eta aske erabil dezakezue.