Sare sozialak

Twitterrek bilatzaile berria jarri du martxan

Twitterrek bilatzaile berria martxan jarri du bere plataforman. Oraindik erabiltzaile gutxi batzuek ikus dezakete, baina TC webgunearen bidez ikusi ahal izan dugu nolakoa izango den. Twitterren esanetan, zenbait astetan zehar frogetan izan ondoren, gaurtik aurrera erabiltzaile guztien profiletan erabilgarri izango da baliabide hau; aldaketa, astiro-astiro emango da, hori bai.

Bilaketak egiteko modu berri hau search.twitter.com en ikusi ahal izango dugu, baina webguneko bertsioan soilik. Hauek dira baliabidean egin izan dituzten aldaketarik nabarmenenak:

Filtro edo iragaziak egiteko aukera gehiago, goian. “Live” izeneko aukera bat egongo da eta txio guztiak ikusteko balio izango du. Erabilgarria, adibidez, zuzenean ekitaldi, gertaera edo uneko gai bat jarraitzen gabiltzanean.

Itxura, garbiagoa. Bi zutabetan agertuko da, orain artekoarekin alderatuta bat gutxiago; honi esker, ezkerreko zutabeko edukia hobeto egituratuta agertzen da.

Eskumako zutabe, edo eduki nagusiari eskainitako atalean, bilatzen dugunaren arabera aldatu egingo da. Aukera ezberdinak izango dira alor honetan: gaiari dagokion txio aipagarriren bat erakus dezake; edo beste batzuetan argazkiak, edo txioen zerrendak… Beti bilaketa egin dugun une eta gaiari lotutako emaitzak erakutsiko ditu.

Webgune horretan adibide bat erakutsi digute argazkitan:

Twitter-bilatzailea

Iturria: TechCrunch

 

Emaitzen gainean atalka antolatuta ikusteko aukera izango dugu orain: aipatutako “live” horrez gain, kontuak, irudi edo bideoak eta abar sailkatuta. Hauetaz gain, berriak, gure inguruan sortutako txioen arabera, edo jarraitzen ditugun erabiltzaileek zabaldutakoak. Bilaketak gorde ahal izango dira eta aukeren artean bilaketa bera aukeren artean sartzeko baliabidea eskainiko du baita ere.

Twitter, printzipioz, 140 karaketeretako mezuak botatzeko helburu sinplea duen plataforma bada ere, bilaketak egiteko baliabideari dagokionez denbora luzean eta eskaintzen dituen aukeren artean garrantzitsuenetarikoa bilakatu da, erabiltzailearen esperientzia egokia bilakatzearen mesedetan.

Beraz, laster aukera gehiago Twitter erabiltzeko!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu