Zortzi hilabetez tresna horren garapenean aritu ostean, hemen da Twitterreko publizitate gardentasunerako zentrua. Horri esker, sare sozialean publizitatean nola erabiltzen den zehaztasunez behatzeko aukera izango da.
“Ads Transparency center“ aurkeztu du Twitterrek. Tresna horren bidez, iragarki bakoitza sare sozialeko zein profili dagokion jakiteko aukera izango dute erabiltzaileek. Edonork izango du erabiltzeko aukera, baita twitterren konturik ez duenak ere. Era horretan, interesekoa zaien publizitatea monitorizatzeko aukera izango dute hainbat entitatek, bereziki eremu politikoari dagokion informazioa.
Asd Transparency-ri esker iragarleen publizitate guztia ikusteko aukera egongo da. Gainera, kategoria bidez bilatzeko modua ere ahalbidetu da; besteak beste, azken zazpi egunetan erabiltzaileek aukeratutako hitzarekin erlazionatutako iragarkien berri izateko aukera ematen du.
AEBetako 2016ko hauteskunde presidentzialez geroztik, galdera asko sortu ziren honakoaren inguruan: bozkatzaileengan eragiteko Twitter sare sozialaren ze erabilera egin zen. Hausteskundeetatik hona eta publizitateari dagokionean, apurka-apurka, Twitter gardentasun-neurriak handituz joan da. Adibidez, hautagai politikoentzako identifikadore berriak jarri ditu.
Gardentasunerako zentru berriari esker, erabiltzaileek iragarkietara sarbidea izateaz gain, iragarle politikoen inguruko informazio zabala izango dute eskura. Zerbitzu berri horrek beste erabilera batzuk ere baditu: zehaztasun osoz ikusi ahal izango dira hauteskunde kanpainak. Baliabide preziatua da marketing ikerketerako; izan ere, edozein momentutan profil batetik kudeatzen den edozein iragarki ikusteko eta beste marka batzuk sarean nola modatzen diren jakiteko aukera ematen du.
Era berea, klik bakarrean jakin daiteke publizitatean inbertitutako aurrekontuaren zenbatekoa eta aukeratutako xede-talde demografikoaren inguruko informazioa.
Momentuz, politikari dagokion zehaztasun maila horretarako aukera AEBetako hautagaieikin baino ez dago erabilgarri. Dena den, beste herrialdeetara erreminta hori hedatzeko aukera aztertzen ari da Twitter.