Sare sozialak

Twitterrek erabiltzaileak galdu ditu 2015ean, zergatik?

twitter

Produktu berriak sortu eta zenbait aldaketa egin ditu sare sozialak. Horien artean, euskarazko bertsioa.

Merkatura irten zenetik lehenengo aldiz, behera egin du Twitterren erabiltzaile kopuruak. Analistek igoera espero zuten arren, 2015eko azken hiruhilekoan 307 milioi erabiltzaile izatetik 305 izatera igaro da sare soziala. Facebookek 1.600 milioi eta Instagramek 400 milioi erabiltzaile dituzten bitartean.

sare sozialak

Diru-sarrerak, aldiz, handitu egin dira %48 batean (2014arekin alderatuta), iragarri zuten bezala. 710 milioi euro fakturatu ditu sareak 2015eko urritik abendura bitartean. Akzioak minimoetara heldu badira ere.

Dena dela, Twitterren hazkundea gelditu egin da. Eta arazoari irtenbidea bilatzeko asmoz produktu berriak atera ditu sareak azken hilabeteetan. Horietako bi dira “Moments” (gertaera jakin baten inguruan egindako txioen antolaketa) eta “Highlights” (jarraitzen ditugun erabiltzaileek egindako txiorik garrantzitsuenen laburpen bat).

highlights

Ordena kronologikoa aldatzeko aukera ere abian jarri du Twitterrek. Modu horretan, erabiltzaileak ikusiko dituen lehenengo txioak ez dira izango argitaratu diren azkenak, baizik eta algoritmo baten bidez aukeratutakoak.  

2016ra begira, helburuak zehaztu ditu Twitterrek. Lehentasun nagusia zuzeneko edukia dela adierazi du.  Horretaz gain, ondorengo bostak ere lehentasunen artean kokatu ditu sare sozialak:  Oinarrizko zerbitzua hobetzea, bideo “streaming”ak, itzal handiko pertsonak erakartzea, segurtasuna eta garatzaileak.

Twitter euskaraz

Euskal Herriari dagokionez, Twitter euskaratzeko kanpainak bere fruituak eman ditu dagoeneko. Aplikazioarena ez, baina mugikorreko bertsioaren itzulpena eginda dago %68an. Akatsak daude oraindik, eta 850 esaldi edo string falta dira euskaratzeko. Proiektuarekin lagundu nahi izanez gero, webgune honetan daukazue aukera.

twitter3

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu