Sare sozialak

Twitterreko diseinu berriaz: Facebooken antza handia ote dauka?

Egun hauetan Twitterreko diseinu berriaren ezaugarri nagusiak iragarri dira, erabiltzaile gutxi batzuen profilak jada itxura berria ezarrita dutelako. Besteok, datozen astetan zehar izango dugu itxura hori prest; baina profila berria zabaltzen duenak, hasieratik izango du.

Ikusi duzue nolakoa den Twitterren diseinu berri hori? Momentuz mundu mailan famatuak diren erabiltzaile batzuen kontuetan ikus zenezakete, hala nola, Michelle Obama (@flotus), Zac Efron (@zacefron) edo Channing Tatum (@channingtatum) aktoreenak, adibidez.

Hona hemen hauen irudiak:

Eta zeintzuk dira diseinu berri horren ezaugarriak?

  • Irudi nagusi bat goiko partean, buruan; eta moldagarria, gainera.
  • Txio kopuru bat modu berezian erakusteko aukera.
  • Erabiltzailearen profilaren irudia handiagoa izango da.
  • Eragin gehien sortzen dituzten txioak tamaina handiagoz agertuko dira timelinean.
  • Baliabide motaren araberako iragaziak ezartzeko aukera izango dugu, erlaitzen bidez eta nahi ditugunak soilik erakusteko aukera izango dugu, testua, irudia edo bideozkoak. Edo erantzun guztiak ikusteko aukera ezartzeko ere gai izango gara.
  • Botoiak handiagoak izango dira.

 

Sarea sutan jarri da itxura berriaren inguruan eztabaidatzerakoan. Batzuentzat, argia da, garbia eta ona da sare sozial guztiak antzeko itxura hartzen joatea; beste batzuentzat, ostera, sare sozial bakoitzak bere irudi eta diseinu propioa izan beharko luke.

Eta zuei, zer iruditzen zaizue diseinu berria? Argiagoa da edo soilik Facebooken itxuraren antza handiegia sumatzen diozue?

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu