2016an, Tuenti sare sozial moduan, desagertuko dela iragarri dute zenbait iturrik, baina enpresak berak oraindik ez du ezer baieztatu. Gaur egun dituzten 20 milioi erabiltzaile ez dira jadanik errentagarri suertatzen Tuentirentzat.
Telefonicaren eskuetan 2010etik, orain dela 4 urte, Tuentik bere ahalegin komertzial guztiak bere mugikor operadore birtualera bideratu zituen, eta gehiago interesatzen zitzaion mugikor bezeroak izatea, sare sozialaren erabiltzaile baino. Hori horrela izan da azkenaldial eta sare sozialaren erabilpena eta aktibitatea beheruntz joan da abiadura oso handian. Beraz orainde dela urte bat gutxi gora-behera, sare sozialarekin zer egin zitekeen aztertzen hasi ziren. Eta buelta asko eman ondoren, Tuenti desagertzeko plan bat jorratu zuten.
Eta plan horrek izen bat du: Photos Project. Argi dagoena da, ezin dela horrelako sare erraldoi bat egun batetik bestera itxi, bertan informazio mordoa dagoelako. Baina, egia da ere, sarea mantentzea ez dagoenean aktibitaterik ere oso garesti suertatzen dela. 2011n egunean 3,5 milioi argazki igotzen ziren Tuentira eta egunero 100 milioi mezu bidaltzen ziren, hori posible egiteko 1.000 zerbitzari zituzten. Gaur egun hori mantentzea oso garestia da, eta hare gehiago aktibitaterik ez dagoenean. Gaur egun 6.000 milioi argazki dituztela kalkulatzen dute, eta horiekin zer egin da orain beraien ardurarik handiena.
Beraz, zertan datza Photos Project proiektua? Tuenti erabiltzaile izan direnei aukera bat emango zaie bertan dituzten datuak berreskuratu ahal izateko, eta behin bakarrik sartuz dena jeitsi ahal izango dute: argazkiak, mezuak, eta abar. Enpresatik bertatik adierazten dute ez duela zentzurik informazio guzti hori gordetzea, baina ez dela bidezkoa ere dena ezabatzea erabiltzaileen baimenak izan gabe.
Iturri batzuek adierazten dutenaren arabera, Tuentik ez du zerbitzu hau doan eskeiniko, eta erabiltzaileei Tuenti Movilera aldatzeko eskaintza komertzialak egiten saiatuko direla. Izan ere, azken urteetan, zerbitzu hau eskeintzen zuen plataforma bat egon da 20up izenekoa, eta doakoa. Tuentik ez zuen begi onez plataforma honek eskeintzen zuen zerbitzua ikusten, baina ezin izan zuten ezer egin. Beraz, ikusteko dago Tuentik erabiliko duen estrategia bere sare soziala betiko desagertarazteko.

Tuenti ere euskaraz erabilgarri zegoen