Euskararen Etxea

Trikitixaren inguruko bitxikeriak ezagutu nahi? Korrontzi Euskararen Etxean

KORRONTZI

Euskal musika presente dago Euskararen Etxean antolatzen ditugun jarduera askotan. Maiz kantari, musikagile ezagun eta ezezagunek ere aukera izan dute bertan heuren lanak aurkezteko.

Otsailaren erdi aldera gonbidatu berezi bat izango dugu: Korrontzi taldeko Agus Barandiaran trikitilariak hitzaldia eskainiko digu.

Agusek trikitixaren mundura hurbilduko gaitu: musika tresna honen jatorria, bilakaera, txapelketak, funtzionamendua, errepertorioa…

Trikitixaren inguruko bitxikeri ugari ezagutzeko aukera, tresna hau jotzen duen protagonista batengandik esperientzia ezagutzeko aukera izanik. Izenburua berak argi uzten du hitzaldiaren gaia:
Zeri esaten zaio Trikitixa?
Korrontzi taldeak hamar urte daramatza kontzertuak eskaintzen eta bost lan kaleratu ditu. Taldea Agus Barandiaranek 2004an sortu zuen Mungian (Bizkaia), eta handik gutxira, taldea ongi gorpuztuta, lehen txaloak etorri ziren. Korrontzi taldeak antzinako doinuetan babestutako Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi nahi zion, baina beti trikitixaren esparrua oinarri hartuta.


Korrontzi

 

Tradizioa gaurko teknikarekin lagunduta eta alboan dituen beste tresna guztien batuketarekin. Korrontzi Euskal Herriko musikaren sustraietatik sortzen den taldea da.

Azkenengo lanak, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera sortutakoa, Korrontzi & BOS du izenburu eta 2014ko Durangoko Azokan salduenetarikoen artean egon den diskoa da.

 

Hitzordua gogoratu: otsailaren 12an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan. Eta doan!

Informazio osagarria: www.korrontzi.net

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu