Sare sozialak

Traolak heldu dira Facebookera ere bai

Atzo jakitera eman zutenaren arabera, laster traolak edo Hashtag-ak izango ditugu Facebooken.
Google +ek pasaden hilean iragarri zuen ere bai baliabide hau eskainiko zuela bere sare sozialean, edukien arteko harremanak  eta bilaketak  errazteko asmotan. Aitzindaria, denok dakigunez, Twitter plataforma izan zen eta 2007an jarri zituen martxan traolak.

Eta zer dira Facebook Hashtag-ak?

Hauen helburua eduki edo gai bat jarraitu ahal izateko modua erraztea da. Funtzio oso erabilgarria da eta erabiltzaileak aukera izango du gai zehatz baten inguruko guztiak jasotzea modu erabilgarri batez.

Gure edukietan traola edo Hashtag bat sartzen badugu, gai edo traola horren inguruko argitaratutako guztiak elkartu eta bilatzea posible izango da hemendik aurrera.

Egunero 4.750 milioi argitarapen baino gehiago sortzen dira Facebooken. Orain arte erabiltzaileok ikusi ahal izan ditugun edukiak izan dira: gure sarearen barnean dauzkagun beste erabiltzaileenak, gure sareko lagunek partekatutako beste erabiltzaile batzuen edukiak eta jarraitzen ditugun orri eta taldeen argitarapenak. Beraz, sare sozial honetan orotara argitaratzen diren edukien kopuru oso txikia.

Marka, etxe, enpresa eta erakunde edo jarduera konkretu bat zabaltzeko aukera handiak emango ditu Facebook Hashtag honek.

 

Facebookek traolak martxan

 

Eta zer gertatuko da pribatutasunaren zaintzarekin?

Adierazi dutenaren arabera, erabiltzaileok izango gara gure edukien agerpen maila adieraziko dugunok, baina traolaren bat erabiltzekotan eduki horiek publiko bihurtuko ditugu.

Gaurtik aurrera erabiltzaile talde txiki batek badauka traolak jartzeko aukera. Eta aurreko berrikuntzekin egin izan ohi duten bezala, apurka-apurka funtzio honen erabilpena guztiontzako zabalduko da.

Agian Facebook beranduegi ohartu da behar honetaz eta askoz lehenago eskaini behar izan zuten baliabide hau, ezta?

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu