Blogintza

Tipografiaren garrantziaz…

Tipografiak, berez, komunikatzen du; irakurleok horretaz jabetu gabe. Urteetan zehar, komunikabideek eta publizitateak elkarlanean letra-tipo eta emozioen arteko uztarketak ezarri dituzte, eta horren adibide argigarri bat  Rye mota izan daiteke, hots, zuzenean mendebaldeko pelikulak gogoraraztera eramaten gaituena.

Gure mezuak behar bezala trasmititzeko interesgarria izango litzateke tipografiekin gertatzen diren asoziazio mentalak kontuan izatea. Tipografia egokia aukeratzea eta neurriz erabiltzea, zure marka-irudiarekin bat egitea, garrantzitsua da edozein proiektutan eta, aldi berean, zure irakurlearen arreta lortzeko tresna interesgarria izan daiteke.

Letra motak konbinatu

Orokorrean, gutxienez bi letra tipo erabiltzen dira, tituluetarako mota bat eta berriaren gorputzerako beste bat. Guk zenbait aspektu zaintzea aholkatzen dugu, hau da, hiru tipografia baino gehiago ez erabiltzea eta letra tipoaren iturriak ezberdinak izanez gero, beren estiloari dagokionez osagarriak izatea. Halaber, gogora ezazu zure blogeko atal guztietan koherentzia eogn behar dela hautatutako letra tipoei dagokienez.

Zein tipografia erabil dezakezu?

Hona hemen zenbait letra-mota kategoria ezberdinetan: serif, serif gabea, serif slab, eskuz idatzitakoa edota dekoratzailea. Gure ustez, horiek guztiak blog baterako egokiak dira eta beren doikuntza anitzei esker sentsazio ona eman ohi dute.

Serif (Serifada)

Serifa motako tipografiak oina dutenak dira, alegia, hizki bakoitzaren ertzak zuzenak ez dituztenak. Tipografia mota hau dotorezia eta lasaitasun sentsazioarekin lotu izan da. Ez dira oso gomendagarriak testu luzeetarako, sentsazio lausoa eragin dezaketelako [Times New Roman, Georgia,…]

serifa

Erabilera eta tipografia gomendatua: Tituluetarako, esteketarako, paragrafo laburretarako.

Sans Serif (Serif gabea)

Serif gabeko motaren tipografiak arruntak edo oinik ez dutenak dira [Arial, Helvética,…]

Blogen diseinuan gehienek serif gabeko tipografia erabiltzen dute berriaren gorputzetarako; izan ere, pantailan irakurterrazagoak dira eta  kutsua “modernoa” dute. Oso gomendagarriak iruditzen zaizkigu garbiak, irakurgarriak direlako, aldakorrak eta aspergarriak izan gabe.

images-1

Erabilera eta tipografia gomendatua: Nabigatzeko eta  berriaren gorputzetarako bere irakurgarritasunagatik.

Slab Serif

Betiko Serif motako tipografien kutsu zaharrik ez dute eta, hori dela bide, Salb Serif motako tipografiek arreta deitzen dute, hizki lodia izan  gabe hizki arrunta baina sendoagoak direlako. Egonkortasun sentsazioa ematen dute, sinesgarritasuna handituz. Gomendagarriak dira erakargarriak direlako eta serif tradizionalaren kutsu klasikoa gordetzen duelako. Goian aipatutako serif gabekoekin konbinatuta emaitza atsegina lortzen da gure iritziz.

slab-serif

Erabilera eta tipografia gomendatua: Titulu eta nabigazio esteketarako.

Eskuz idatzitako estiloa

Ez da oso erraza eskuz idatzitako tipografiak erabiltzea. Ez dira irakurterrazak testu luzeetan, baina izenburuak edo atal zehatzak nabarmentzeko oso eraginkorrak dira. Estilo askotarikoak daude modernoak, retroak, dibertigarriak,…

Erabilera eta tipografia gomendatua: Titulu edota esaldi erakargarri baterako, baina ez berriaren gorputzerako, ezta esteketarako ere.

Dekoratiboak

Hurrengo tipografiak ez dira doitzen arestian aipatutako kategorietako ezaugarrietara, baina interesgarriak iruditzen zaizkigu. Logotipoetan, ilustrazioetan eta blog askotan erabiltzen dira. Estilo artistikoa dute, hau da, lortu egiten dute eskuz eginak izatearen eta diseinu bereziaren irudia ematea eta testurekin ere jolasten dute.

Erabilera eta tipografia gomendatua: Titulu eta testu laburretarako, testu linealetarako. Paragrafo luzeetan irakurtzeko zaila da.

Firefox erabiltzen baduzu FontFinder delakoak aukera ematen dizu testuetako letra tipoak ezagutzeko. Google Chrome-ko  WhatFont erabil dezakezu ere hautatutako testuetan, kurtsorea testu gainetik pasatuta, zein tipografia mota erabiltzen den jakiteko. WhatTheFont eta What Font Is izenekoetara irudi bat edo pantailako kaptura bat igo dezakezu irudiak dituen hitzen ezaugarriak aztertzeko eta antzerako aholkuak ere jasotzeko.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu