Berrikuntza teknologikoak

Irudiak askoz ere aberastuagoak ThingLinkekin

facebook_page

Ezagutzen duzue ThingLink? Laburki azalduta, gure irudiak aberasteko baliabidea da, hau da, interaktiboak bihurtzeko. Inoiz gertatu izan zaizu irudi baten mezu eta eduki ezberdinak adierazi nahi dituzula eta ez duzula modurik aurkitzen? Horretarako sortu da ThingLink: irudi baten eduki ezberdinak erlazionatu eta irudi hori interaktiboa bihurtzen da. Gure irudiaren barnean eduki ezberdinak nabarmentzeko aukera ematen digu ThingLinkek.

 

Gainera, hau egiteko eman behar diren pausuak oso errazak dira:

  • Kontua sortu: Facebook edo Twitterren bidez izena ematea ere ahalbidetzen du.
  • Irudi bat plataforman kargatu.
  • Irudi hori etiketaz josi. Etiketa bakoitzeko eduki baten esteka erantsiko diogu eta ikonotxo batez nabarmenduko da.
  • Irudi berria gorde. Komentatzeko aukera ematen du ere.

Horrekin gure irudia ThingLinkeko sarean egongo da, baina edozein beste online euskarri baten erabiltzeko erabilgarri izango dugu ere. Webgune, sare sozial edo blogetan irudi berria sar dezakegu.

Guk dagoeneko frogak egin izan ditugu eta gure Facebookeko orriaren irudi nagusia erreminta hau erabiliz osatu eta aberastu dugu. Hau da emaitza:

 

Atsegin duzue? Facebookeko irudi nagusi hau oraintsu aldatu izan dugu ere. Polita, ezta?

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu