Euskararen Etxea

Testuinguru ezberdinak batzen dituen etxea, Euskararen Etxea!

Begoñazpi Ikastetxea

Kaixo! Ba al dakizue Euskararen Etxera eskoletaz aparte talde oso ezberdinak hurbiltzen zaizkigula Euskararen inguruko gauzak galdetzera? Euskara, hain zuzen, munduan dauden hizkuntza txikietatik aztertuenetarikoa da. 

Munduan 5000 eta 6000 hizkuntza bitartean daudela baietz jakin? Ba Euskararen kasua oso berezia da, izan ere, azkenengo 50 urteetan izan duen bultzadagatik. Horrek, adibidez, mundu osotik hizkuntzen inguruan ikertu nahi duten bisitariak erakartzen ditu gurera. 

Gauzak horrela, aste honetako bisitei bukaera eman dio Deustuko Unibertsitatetik etorritako ERASMUS talde batek. Mundu osotik etorritako gazteak, hemen dauden bitartean daukagun hizkuntza bereziaren inguruan ikasteko prest etorri direnak. 

Bestalde, astean zehar Begoñazpi Ikastetxeko DBH 3. mailako lau talde etorri dira EIZ bisitatu eta Komiki Digitalaren Tailerrean parte hartzeko asmoarekin. Euskalkien inguruan eztabaidatu, Euskararen inguruko informazio berezia jaso eta ederki pasa dute!

Badakizue non gauden! Mila esker astero etortzen zareten guztioi!

Begoñazpi Ikastetxea

Begoñazpi Ikastetxea

Begoñazpi Ikastetxea

Begoñazpi Ikastetxea

UD - International Studies Abroad

UD – International Studies Abroad

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu