Sare sozialak

Telegram Premium-ek funtzio berritzaile ugari izango ditu

Telegram Premium-i buruzko lehen xehetasunen arabera,  berehalako mezularitzako plataforma ezagunaren ordainketa-bertsioak funtzio berritzaile ugari izango ditu; doako bertsioa aise gaindituko du; harpidetza: hilean 4,99 dolar ingurukoa izango da.

Konpainiak ez ditu jakinarazi zeintzu diren Telegram Premium-en ezaugarri berriak, baina jakin ahal izan denez, honako hauek dira:

  • Bioarentzako espazioaren bikoizketa, 70 karaktere izatetik 140 izatera pasatuko da.
  • Txat zerrendetan, avatar animatuak profiletarako.
  • Erabiltzailea Telegram Premium-en harpidetuta dagoela adierazten duen profilarekin batera agertuko den intsignia.
  • Ikono berriak aplikaziorako.
  • Publizitatea desagertzea.
  • Kanalen gehieneko mugak bikoiztea (1.000ra arte), txat-karpetak (20), finkatutako txatak (10), aplikazio bakarreko kontuak (4), karpeta baten barruko txatak (200), sticker gogokoenak (10) eta GIFak (400).
  • Fitxategien tamaina bikoiztea, 2 Gb-tik 4 Gb-ra.
  • Argazkien eta bideoen deskribapena zabaltzea.
  • Deskargatzeko abiadura-muga desagertzea, bai dokumentuetarako, bai multimedia fitxategietarako.
  • Ahots-mezuen transkripzio automatikoa testura.
  • Erreakzio animatu esklusiboak eta sticker-ak, asteroko eguneraketekin.
  • Txatak kudeatzeko tresna aurreratuak.

Momentuz ez dute iragarri Telegram Premium noiz agertuko den, ezta zeintzuk izango diren behin betiko ezaugarriak eta harpidetzaren prezioa ere.

telegram

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu