Teknologien faroa

Teknologien Faroa 2019 #4

 

Jarraitzen dugu hauteskunde garaian. Inbertsio animalekoak egiten jarraituko dute alderdi askok, segmentazio algoritmo hoberena bozkatzeko helburuarekin, ez ideia edo programa hoberena; espektakulu bat da. Sare batzuk, manipulazio saiakerak murrizten saiatzen ari dira, publizitate zuzendutik dirua ateratzen duten bitartean…

Hauteskunde festa albo batera utziz, datuen pribatutasunari buruzko albisteak, anekdotatik kezka orokortura pasatzen ari dira. Facebooken kontu bat irekitzean, zenbait posta zerbitzuetako erabiltzaileei, beren pasahitza eskatzen die kontua berresteko baino, zein kontaktu dituzten jakiteko. Googlek urteetan zehar jaso dituen kokapen eta sentsoreen datuak gordetzen ditu Sensorvault-en eta eskatuta poliziari eman.

Alexa mikrofonodun bozgorailuek entzuten gaituztela bagenekien, baina atzean gure konbertsazio pribatuak entzuteko gai ziren langileak zeudela ez. AirBnB etxe batean zaudela, kamara ezkutu batekin grabatua izatea kirol bihurtzen hasi da eta hori saihesteko manualak ere badaude orain.

Harremanak asko aldatu dira, ezin dugu harreman horien izaera baina beti negatiboa dela esan. Eragin kaltegarriena sufritzen ari den esparrua aldiz lanarena da. Gazteen artean erabateko arrakasta izan duen Fortnite jokoaren eta Glovo etxera bidalketak egiteko enpresaren artean dagoen harremana zein den erantzun beharko bagenu, askok, teknologia aurreratua erantzungo lukete, baina horren gaindi prekarizazioa eta esplotazioa modeloa dago. Eredu hauek ikusita, soldatapeko lanarekin bukatu beharko genukeela dionik ere bada.

Airean droneak jada errealitate bat dira eta erabilera komertzialak ere hasi dira agertzen. Hala ere, Interneteko azpiegituraren hardwarea lurretik eta itsasotik doa gehien. Interneten osasunari begira aldiz gehien arduratzen gaituzten gaiak Mozilla Fundazioaren 2019ko informean aurkitzen ditugunak dira.

Positiboan:

  • Pribatutasunari lotutako kezka orokortu
  • Adimen artifizial arduratsuagoa eraikitzeko mugimendu bat
  • Enpresa teknologiko handien eraginari buruzko kezka hazten ari

Negatiboan:

  • Interneteko zentsura hazten ari
  • Biometrikari lotutako erabilera txar ugari izaten ari
  • Adimen artifizialak ematen diren injustizia batzuek hedatzen

Klima aldaketa eta demografia gai garrantzitsuenetarikoak badira gaur egun, Euskal Herrian albiste batzuk ez dira batere onak. Energia fotovoltaikoan oso gaizki gaude eta zer esan demografiari buruz… Argi gutxi faro honetan, udaberri hau bezala, oso nahastua.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu