Teknologien faroa

Teknologien Faroa 2019 #2

Zentzu komuna zer den erakusten saiatzen ari gatzaio Adimen Artifzialei Pictionary-a erabiliz. Zentzu komuna, hegemonikoa dena, mantendu nahi ez dugun zerbait izan daitekeenean. Oraingo ereduen aurrean, bizitza erdigunean jarri nahi duten ereduak eta burujabetza teknologikoaren aldarri erradikalak zirenak, ohiko bihurtzen ari direnean. Amazon aberasten jarraitzen du, baina. erantzun soziala ere jasotzen hasi denean.

Lurra laua dela diotenek gutxiengo zalapartatsu bat diren jendartean bizi gara, baina ez dugu hauek isilarazteko gaitasunik ere. Sare sozial handiek, partekatzen ditugun zenbait gauzen jarioa mugatzen saiatzen dira, beren negozioan eragin gabe eta hori ezinezkoa da. Big dataren bidez eginiko azterketa batzuek, bake hauskor batean bizi garela diote; bakerik bada. Adimen Artifzialaren alorrean eztabaida moralaren erreferentzialtasuna zenek izango duen ez dakigu, baina lehentasun bezala markatu dute askok.

Bitartean demokrazia zerbait baztergarria dirudien garaiotan, irekitasunean pausoak eman nahi dituztenak ere badira. Alor ekonomikotik eta gertukotik proposamen berriak agertzen eta eredu arrakastatsetan sakontzen ari dira. Lanaren alorrean aldiz, gero eta ohikoago bihurtu dira etengabeko kalifkatua izateko joerak. Ideia zaparrada handia da, Internet eta komunismoa, oinarrizko errenta unibertsal baten onurak, libertarismoa, komonismoa… Bustitzeko garaiak dira alegia.

Patinete elektrikoek gure kaleak hartu dituzte, hauek hackeatzea erraza bada ere. Zer pentsa ematen du, baina industriak dituen erasoak pairatzeko erraztasuna kontutan hartuta, anekdota bat da. Internetera dena egongo da konektatuta eta horrek alarma guztiak pizten ditu. Sare osoak deskonektatu edo estatuen markoetan itxita mantentzea ere joera bihurtu dira.

Kafe molekular bat eskuan, Sirik gure ezpainak irakurtzen dituen bitartean diruarekin zer gertatuko den ere eztabaida genezake. Euroarekin apurtzeko ahotsak entzuten diren bitartean kriptotxanponek arlo publikoari lotuta egon daitezkeela aukeren artean azaltzen ari da. Orain arteko joeretatik harago, stablecoin-en ideiak ere indarra hartzen du.

Dena dela, Teknologia aurrera doa eta gu berarekin, baina zentzu komuna berreskuratu behar badugu, gizakion taldean elkarrekin pentsatu eta amesteko aukerak izan beharko ditugu.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu