Sare sozialak

“Teknologiarik gabeko gunea”, debekatuta gailuak erabiltzea. Nola ikusten duzu zuk?

“Teknologiarik gabeko gunea: debekatuta dago telefono mugikor, tablet, eramangarri edo gailu intelijenteen erabilera. Araua ez betetzeak 300 euroko isuna suposatuko du”.

teknologiarik gabeko gunea

Pentsa hori dioen seinale bat aurkitzen duzula egunero paseatzera edo arratsaldea pasatzera zoazen parkean. Momentuan eskutartean duzun mugikorra sakelera/poltsara sartu beharko duzu eta ingurura begiratu. Inguruaz gozatu. Benetan deskonektatu beharko duzu deskonetatzera joan zaren toki horretan.

Baina ez larritu, lasai. Ez da benetako mezu bat eta. Ameriketako Estatu Batuetako elkarte batek iaz egindako ekintza bat da. Kerik gabeko espazioak edo zaratarik gabekoak existitzen diren gisara, Reclaiming Space taldeko boluntarioek honakoa jarri nahi zuten martxan parkeak munduaren nondik-norakoez deskonektatzeko txokoa direla argudiatuta. Teknologiarekin -edo guk ematen diogun erabilerarekin- bat ez datozela arrazoitu zuten. Horrexek bultzatuta goiko testuarekin seinaleak diseinatu eta parkeetan zehar jartzea erabaki zuten hainbat lagunek.

Eguneroko bizitzan teknologiak jokatzen duen papera salatu nahi izan zuten eta gizartea kontzientziatu erabilera egokiaren inguruan hausnartzeko. Nola ikusten duzu zuk?

Guardar

Guardar

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu