Euskara ingurune digitalean

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiaren laburpena

Maiatzaren 7an Teknologia irakaslearen eskura jardunaldia ospatu genuen Euskararen Etxean.

Ekitaldia urtero antolatzen ditugun Jakintza Librearen Jardunaldia zikloaren barruan kokatzen dugu. Bosgarren edizio honetako ardatzak hezkuntza eta teknologia izan dira.
Jardunaldian teknologiaren aplikazioa didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Guztira, bost ikastetxe, arlo eta etapa ezberdinei lotutako proiektu ezberdinen arduradunek euren esperientzien oinarriak azaldu zizkiguten; gure ingurukoak eta baita estatu mailakoak ere.

Santiago Moll irakaslearen eta Tknika Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroko Iñaki Telleriaren aurkezpenak izan genituen.
Klikasi plataforma aurkeztu genuen baita ere.

Bigarren zatian irakaskuntza mailaren arabera taldeka banatu eta etapa bakoitzari dagozkion gai zehatzetaz eztabaidatu, partekatu eta ideiak jasotzeko aukera izan genuen. Etapa bakoitzeko hitzaldia eta lantalderako gai aproposak izan zituzten lantzeko: Haur eta Lehen Hezkuntza mailan Begoñazpi Ikastolako adibidea ikusi genuen; Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko taldean Lauaxeta Ikastolako ordezkariek euren esperientzia kontatu ziguten; eta Unibertsitate ikasketak, graduondokoak eta Hezkuntza ez formalaren taldean, EHUko irakasle eta ikerlaria den Ainhoa Ezeiza izan zen gurekin.

Jardunaldi hau, partekatze, elkartruke eta hausnarketarako gunea bilakatzea izan zen gure helburua: esperientzia ezberdinen bidez zalantzak argitzea, eztabaidatzea, ideiak hartzea, lankidetzarako bideak elkarrekin topatzea, profesionalen artean elkar ezagutzea eta abar.

Badakigu zuetariko askorentzat, arrazoi bat edo beste medio, ezinezkoa suertatu zitzaizuela hurbiltzea, baina interesa duzuela gaian. Hau dela, eta bestalde, lantaldetako saioetan jardunaldian egon ziren lagunek banatuta egon behar izan zutenez, goizean zehar gertatu eta esandakoen laburpena egin dugu eta txostena osatu.

Txosten honetan jardunaldiaren inguruko guztiak biltzen dira, laburpen memoria gisa.

Hemen dituzue ideia, adibide, ondorio eta parte hartzaileen balorazioa baita ere. Egun oparoa izan zen eta guztion balorazioa oso ona izan da.
Zuen esku jartzen dugu laburpen hau, erabil dezazuen:

flickr-ikonoa Jardunaldiaren argazki bilduma ikusteko hemen sakatu.
TeknologiaIrakaslearenEskura

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu