2010.etik aurrera Jakintza Librearen Jardunaldiak ospatzen ditugu maiatza inguruan.
Jarduera hauetan, urtero gai bat hartzen dugu ardatz gisa eta horren inguruan jardunaldi parte hartzailea antolatzen dugu. Gaiak beti euskaldunon interesekoak izaten dira.
Hauek dira orain arte jorratu ditugunak:
- Jakintza Librearen Igo Jardunaldiak: Wiki-ipuinak, Open Space: Euskara&Internet XXI. mendean eta Euskara Sarean josten
- Jakintza Librearen II.edizioa: Sarea Pil-Pilean
- Jakintza Librearen III.edizioa: Sarean Jaioberriak
- Jakintza Librearen IV. edizioa: Ausar zaitez! Salto egin eta sarean jausi
Jardunaldi hauei buruzko informazio guztia www.jakintzalibre.eus webgunean biltzen dugu.
2015eko maiatzaren 7an jardunaldia hauen 5. edizioa ospatuko dugu. Euren hezkuntza arloa izango dugu protagonista Teknologia irakaslearen eskura izenburu pean eta esperientzia ezberdinak ezagutu, gaitasun digitalei buruz hausnarketa eta eztabaida, zalantzak argitu, ideiak hartu eta partekatzeko eta abarrerako aukera izango dugu.
Doako jarduera izango da eta hizlarien artean hauek izango ditugu, besteak beste: Santiago Moll (@smoll73), Iñaki Telleria (@itelleria), Begoñazpi Ikastolako Nerea Bilbao (@Begonazpiikas), Lauaxeta Ikastolako Aitor Pagaldai eta Jon Agirre (@lauaxetaikastol) eta Ainhoa Ezeiza, UPV/EHUko irakasle-ikertzailea (@ainhoaezeiza).
Hau da jardunaldiaren egitaraua:
08:30 Harrera eta ate irekiera
09:00 Ongi etorria eta agurra: Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendaria
09:05 Hitzaldia: La transformación del tiempo y el espacio en el aula a través de las Nuevas Tecnologías y el aprendizaje cooperativo.
Santiago Moll (@smoll73) bigarren hezkuntzako irakaslea eta http://justificaturespuesta.com/ blogaren egilea.
10:00 Hitzaldia: Gaitasun digitalak ikasgelara. IKTak Lanbide Heziketan – Fpeuskadi
Iñaki Telleria (@itelleria): Ikastetxeetako kudeaketa aplikazioen dinamizatzailea Tknika, Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa eta IKT koordinatzailea.
10:45 Galderen tartea
11:00 Aurkezpena: Klikasi.eus, euskarazko eduki eta baliabideak partekatzeko sortutako plataforma.
Amaia Ocerin (@amaia_ocerin), Azkue Fundazioko teknikaria
11:15 Atsedena eta kafea
11:45 Taldekako saioak: Hezkuntza zikloaren arabera hiru areto ezberdinetan aldi bereko hausnarketa eta ezagutza trukea.
1. Taldea
Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza Begoñazpi Ikastola: Nerea Bilbao eta Jon Ruiz |
2. Taldea Bigarren Hezkuntza Batxilergoa Lanbide Heziketa Lauaxeta Ikastola: Aitor Pagaldai eta Jon Agirre @lauaxetaikastol |
3. taldea
Unibertsitate ikasketak, graduondokoak Hezkuntza ez formala
Ainhoa Ezeiza, UPV/EHUko irakasle-ikertzailea @ainhoaezeiza |
13:45 Jardunaldiaren amaiera eta agurra
Jardunaldiaren inguruko informazio eguneratua jarraitzeko hemen sakatu.