Euskararen Etxea

Talde anitzez betetako Aste Santua Euskararen Etxean!

Sortarazi Taldea

Kaixo lagun!

Nola oraindik ez duzula zure taldea Euskararen Etxera gonbidatu? Zure zain gaituzu!

Aste santua behin pasata, turistak lanera bueltatu direla sumatu bai, baina inguruko taldeak berriro gurera datozkigu. Gaur, hain zuzen, Bilbotik Sortarazi Taldea Hezkuntza Zentroa euskararen bidaia egiteko gogoekin hurbildu da.

Bestalde, Euskara ikasle berriak direnez, euskararen inguruko arloak lantzea motibazio handia izan dela aitortu digute. Euskal munduko esperientzia trukaketa aberatsa izan eta ederki pasa dugu gaurko goizan!

Gainera, aspaldian erretserba egin eta gero heldu zaigu Galesetik Cymdeithas Carnhuanawc Elkartea. Gales eta Euskal Herriko testuingurua eztabaidatu eta makina bat ideia elkarrekin trukatu egin ditugu. Beti izaten da hizkuntza txikien munduak bateratzea elkarlan helburuekin. Zenbat ikasi dugun, diolch i chi!

Ikusi ahal duzuenez, lanean ibili gara eta horrela jarraituko dugu behin Aste Santua pasata!

Horrelako irteeraren bat antolatu nahi? Jarri kontaktuan, doakoa da eta!!!

 

Cymdeithas Carnhuanawc Elkartea

Cymdeithas Carnhuanawc Elkartea

Sortarazi Taldea

Sortarazi Taldea

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu