Abenduaren 5 eta 16an Sopelanako Institutuko DBH 3 eta DBH 2. mailako ikasleak Euskararen Etxean egon ziren.
Lehenengo txandan 35 ikasle etorri ziren eta beraz, bi taldetan banatu genituen. Horrela, 10:00etatik 11:00ak arte talde batek erakusketan bisita gidatua egin zuen bitartean beste taldeak Komiki Digitalen tailerrean parte hartu zuen. 11:00etatik 12:00ak arte jarduera trukatu genuen. Bigarren txandan ordea, hau da, abenduaren 16an, 20 baino ez zirenez etorri, trukatzeko beharrik ez zen egon.
Beherago ikasleen argazkiak dituzue: