Solokoetxeko Karmelo Ikastetxetik, DBH2ko 22 ikaslez osoturiko ikasle talde bat hurbildu zaigu gaur 10:00etan Euskararen Bidaia gurekin egiteko asmoz. Barritsuk eman die ongi etorria Euskararen Etxera eta jarraian erakusketako edukiak laburbiltzen duen bideo bat ikusi dute.
2. solairuko mediategiko ordenagailuetan Komiki Digitalaren tailerra egin dute gure lehiaketan parte hartzeko. Hauxe da bisita amaitutakoan atera diegun argazkia: