Berrikuntza teknologikoak

Zure smartphone-eko segurtasuna eta datuen babesa bermatzen duzu?

Smartphone-a egoki erabiltzea eta segurtasunez jokatzea oso garrantzitsua da. Gaur egun merkaturatutako gailuek hamaika baliabide eskaintzen dizkigute eta datuak, argazki edo bideoak, dokumentuak eta abar bertan gorde edo horiek lortzeko modua ere badaukagu.

Baina behar diren segurtasun neurriak kontutan hartu eta errespetatzen ditugu? Hausnarketa egin une batez: gakoak erabiltzen dituzu telefonoa aktibatzeko? aplikazioak deskargatzeko baimena edo gakoaren beharra babestuta daukazu telefonoaren ezarpenetan? aplikazioak deskargatzerakoan horien jatorria ziurtatzen duzu?

Gailua galtzekotan arazo larria sor daiteke eta informazioa galtzeko edo beste hirugarren batek hori lapurtzeko arriskua jasan dezakezu.

Hona hemen zaindu beharreko gutxienezko gomendio batzuk:

  • Gailuaren software-aren eguneraketa egin: software-aren bertsiorik berrienak instalatzen dituzunean, akatsen zuzenketak eta baliabide berriak lortzen dituzu.
  • Babestu deskargatzen dituzun aplikazioen instalazioa: ezagutzen duzu horien jatorria? aplikazioa nondik datorren? Gailua babestu eta ez deskargatu edozein gauza.
  • Hodeiak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatu: egun Cloud delakoak baliabide ugari eskaintzen dizkigu gure datu eta informazio guztien kopia babestua izateko. Gailua galdu edo apurtzekotan beste kopia bat izango duzu eta ez duzu zertan berriro informazio guztia eskuz sartu behar izango; eta informazioa beti eskuragarri izango duzu. Zerbitzu ugari daude lan hau burutu dezaketenak: iCloud, DropBox, Gmail posta elektronikorako…
  • Kontuz WiFi zabaletara konektatzen zarenean. Baliteke WiFi seinale hori oso segurua ez izatea eta gure gailu eta internet artean informazioa pasatzen denean hirugarren batek hori lortzeko aukera izatea.
  • Pasahitzak: pasahitz seguruak erabiltzen dituzu? Zure datuen babesa bermatzeko pasahitz seguruak erabiltzea ezinbestekoa da.
    Nola sortu gako seguru bat? letra larriak, minuskulak, zenbakiak eta sinboloak nahastea da gomendagarriena. Badaude ere gakoak sortzeko balio duten aplikazioak, adibidez: Password.esIObit Random Password Generator, Password Generator.
    Eta beste gomendio bat: pasahitzak inoiz ez partekatzea posta elektroniko edo WhatsApp bidez.
  • Gailuaren blokeoko pantailan gako bat ezarri ere. Horrela, norbaitek zure smartphone-a hartzerakoan pasahitza sartu beharko du eta ez du datuetara askatasun osoz jotzeko aukerarik izango.
  • Gailuko datuak urrutiko eran ezabatzeko aplikazioren bat izatea, babestuta egoteko. Horrela, smartphone-a galdu edo lapurtua izatekotan, horren datuak ezabatzeko aukera izatea.
  • Smartphone-aren kokapen bilagailua instalatuta izatea. Egun gailu gehienek honelako aplikazioren bat daukate, Apple etxekoak adibidez. Honen bidez, gauliaren urrutiko lokalizazioa egin daiteke eta non dagoen jakin, kokapen geografiko zehatzeko datuak eskaintzen dituela. Batzuetan, aplikazio horren bitartez posible da ere mezua bidaltzea edo gailura deia egitea.
  • Aseguru bat lotzea: posible da ere behar ez bezalako erabilpenetatik edo lapurketatik babesten duen asegurua lotzea.

Hauek gomendio batzuk. Hemendik aurrera zure smartphone-a babesteko lana zurea da…

 

 

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu