Berrikuntza teknologikoak

Smartphone-aren menpekotasunak dakartzan efektu negatiboak

Eguneko ordu gehienak mugikorra alboan dugula pasatzen ditugu. Lanerako ere tresna baliagarria bihurtu da gaur egun. Alde positibo asko ditu baina, negatibo batzuk ere aurki ditzakegu. Zeintzuk diren aztertuko ditugu.

sakelako-telefonoa

Antolatzeko, sarera une oro konektatuta egoteko, erosketak egiteko, agenda kontsultatzeko eta beste gauza askotarako erabiltzen dugu egunero mugikorra. Zertarako ez duzu erabiltzen? Agian horrela ikusita zerrenda laburragoa izango litzateke.
Baina daukagun menpekotasun horretan guztia ez da positiboa, zenbait efektu negatibo ere baditu.

Hona hemen hauen zerrenda:

Nomofobia

Etxetik ateratzen garenean ohiko bihurtu da mugikorra hartu ote dugun begiratzea. Beldurra ematen digu hau gabe kalera irteteak. Terminoa, ingelesezko “no-mobile-phone phobia” adierazpenetik dator.

Nomofobiaren sintomak honakoak dira: antsietate sentsazioa, takikardia, pentsamentu obsesiboak, buruko eta tripako mina. Adinari dagokionez, nomofobiak gizarte osoarengan du eragina, baina, gehienbat nerabezaroan jasaten da. Adituek diotenez, aurre egiteko erremedioak, erlaxatzeko teknikak erabiltzea eta erabilera neurtzea dira.

Postura desegokia

Erosoa da mugikorra eskuetan hartzen dugunean besoak gorputzari pegatuta ipini eta pantaila ikusi ahal izateko lepoa beherantz mugitzea. Gure zerbikalei ordea, ez diegu mesederik egiten eta etorkizunerako ere ez da batere ona.

2013an Erresuma Batuan egindako ikerketa baten arabera, gazteen %84ak bizkarreko eta lepoko mina zutela aitortu zuten. Etorkizunean arazorik eduki ez dezagun, postura zaindu behar dugu mugikorra erabiltzen dugunean.

pokemon-1553977_1920-1

Bibrazioaren sentsazio faltsuak

Seguru zuri ere noizbait gertatu zaizula: bibrazioa sentitu eta mugikorra begiratu duzunean jakinarazpenik ez daukazula ikusi duzu. Mugikorra gainean daramagunean zain egoten gara noiz bidaliko norbaitek mezuren bat, noiz jasoko gustuko dut bat. Obsesionatzea ez da komeni, ordea.

Lokartzeko arazoak

Lokartu aurretik liburu bat irakurtzea edo paseatzera joatea gomendatzen dute adituek, gailu elektronikoekin ibiltzea saihesteko. Hala ere, biztaleen ia bi herenak mugikorra alboan duela egiten du lo.  Ondorio negatiboak eragiten ditu horrek, pantailaren disdirak negatiboki eragiten baitu loaren zikloan.

Mugikorraren argi disdiratsuak kafe doble batek baino bi aldiz gehiago eragozten du loaren zikloa. Horren harira, gomendagarria da lotara goazenean mugikorra ez erabiltzea eta lo egin behar dugun gelan ez uztea, horrela, gehiago deskantsatuko baitugu.

tuckered-out-but-still-needs-the-phone

Ikusmenean arazoak

Pantaila txikietan etengabe gauzak irakurtzen egoteak edo begiratze hutsak ikusmenean arazoak ekar ditzake, hala nola, ikusmena nekatzea eta lauso ikusten hasea, zorabitzea, nekatzea edota buruko mina jartzea.

Funtsezkoa da letren tamaina handitzea eta irakurri edo idatzi behar dugunean, gutxienez 12 zentimetroko distantziara egitea. Aldian behin, gomendagarria da begirada pantailatik kendu eta urrunera begiratzea eta sarri-sarri begiak kliskatzea.

Kaleko istripuak

Oso ohikoa bihurtu da kalera ateratzean mugikorra eskuetan izatea eta oinez goazen bitartean begirada pantailara zuzendua izatea. Ohitura hau arriskutsu bihurtu da bai oinezkoentzat eta baita gidarientzat ere. Zebrabideetan eta semaforoetan gerta daitezken istripuak saiestu behar ditugu. Arriskuez ohartu eta kontzientziatu egin behar dugu. Kontuz ibili mugikorrarekin kalean!

new-yorkers-prefer-to-look-cool-and-stylish-and-just-pretend-they-can-read-their-smartphone

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu