Berrikuntza teknologikoak

Smartphone-ak etorkizunean lan egiteko modua aldatuko du

office-620822_1920

Apurka-apurka lana egiteko modua aldatzen ari da teknologia berriei esker. Etorkizun hurbilera begira, machine learning-ak aurrerapauso nabarmenak ekarriko ditu. Ez dago urrunera joan beharrik, gure sakeletan eraman ohi ditugun smartphone-etatik hasita etorriko baitira nahikoa aldaketa.

sakelako telefonoa

Zereginak bere kabuz egiteko ahalmena duten programak geroz eta ohikoagoak ari dira bihurtzen lan egiterako orduan. Geroz eta ekintza gehiago egiteko ahalmena dute eta horrek, gure lan karga gutxitzen du eta era berean, gauza garrantzitsuagoak egiteko denbora tarte gehiago uzten digu.

Begibistakoa da gure bizitzetan telefono mugikorra hartzen ari den papera, gure laguntzaile pertsonala bihurtzen ari baita. Epe motzean, mezu eta deiak jaso eta erantzutea ez da izango mugikorrak eskaintzen duen aukerarik erabiliena eta garrantzitsuena.

Laster, machine learning-ak bultzatako software-ak egunean zehar egindakoa erakutsi, sortutako beharrak jakinarazi eta lanaldia produktiboagoa izateko eta aldi berean errazteko irtenbideak eta aholkuak emango dizkigu.

Jarraian doakizue etorkizun batean jasango ditugun hobekuntzen zerrenda:

Zure denbora eta bizitza kudeatu une oro

Gaur egun, smartphone-ak gure egunerkotasunean presentzia handia du: lanera bidean trafikoan arazorik badagoen ohartarazten digu, bilera garrantzitsuak gogorarazten dizkigu edota posta freskatuta mantentzen digu. Asko dira egin ditzazkeen gauzak, baina, nahiko mugatua da egiten duena.

Oraindik ez dute ahalmen nahikoa fidagarritasunez jardunaldi edo ekitaldiak aurreikusi eta modu eraginkor batean hauei erantzuteko. Imajinatzen mugikorrak bilera batera berandu zoazela atzeman eta bertaratutakoei mezu automatiko baten bidez horren berri ematea? Edo bilerara iritsi orduko behar ditugun dokumentu guztiak prestatuta izatea eta bileran zehar aipatzen dena automatikoki idatzi eta gordetzea? Oraindik ezin ditugu funtzio hauek erabili, baina, ez zaigu denbora asko falta horrelako ekintzetaz gozatzeko.

an-iphone-5s-in-a-car-picjumbo-com

Urrunetik lan egin, ordenagailuaren beharrik gabe

Geroz eta jende gehiagok bidaiatzen du lanagatik. Ordenagailu aurrean geldirik egon beharrean, batera eta bestera mugitu beharra izaten da askotan. Horrek ez du esan nahi ordea, konektatuta ez gaudenik. Machine learning-ak bultzatutako produktuekin, produktibitatea eta malgutasuna uztartuko dira. Zauden lekuan zaudela, eskuragarri izango dituzun baliabideek lana erraztuko baitizute.

Lan horretan, ahotsaren transkripzioak geroz eta garrantzi handiagoa hartuko du. Laster teklatuaren eta pantailaren beharrik ez da izango; ahoz egin ahal izango dira negoziaketak. Izan ere, mezu luzeak pantaila txiki batean idaztea ez da batere erosoa. Baina pentsa ezazu, software batek posible egingo balu automatikoki mezuak inportantziaren arabera ordenatu eta erantzun egokia prestatzea, aurrerapen esanguratsua izango litzateke. Badaude iada horrelako hainbat zerbitzu, baina, etorkizuneko hobekuntzek erantzuteko ahalmen zabalagoa ekarriko dute eta pantaila aurrean ematen dugun denbora murriztuko litzaiguke.

Lana gutxitu eta erraztu

Batzuetan, eragiketa azkar bat egiteko erabiltzen dugu mugikorra. Baina, etorkizun hurbilean, zailtasun handiagoak dituzten eragiketak egiteko erabiliko dugu; besteak beste, salmenten itxiera, informeak sortzea eta marketingaren aurrekontuan aldaketak egitea. Mugikorrak enpresen erabakietan garrantzitsu bilakatuko dira.

Machine learning-a dagoeneko martxan da. Eskuragarri dago zenbait produktu eta zerbitzutan, baina, aurrerapausoak eman behar ditu hobetzeko, argi baitute nora iritsi nahi duten. Etorkizuneko software eta aplikazioek egin beharreko lanak gogorarazteaz gain, edozein lekutatik arazorik gabe lan egiteko ahalmena eta erabaki onenak hartzeko laguntza eskainiko digute.

Apurka-apurka, baina, ari dira guztai lortzen. Machine learning-a bere goreneko unera heltzen ari da eta heltzen denean, goitik behera aldatuko du gure lan egitko modua.

 

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu