Euskara ingurune digitalean

Sexting-ari buruzko azalpen-bideo interesgarria

Emaize sexologia zentroa 2015eko Euskararen Ginkana lehiaketaren irabazlea izan zen. Ekimen horretan lortutako dirutzarekin lantaldearen asmoa heziketa sexualerako euskarazko ikusentzunezko baliabideak sortzea zen. Lanean hasi eta hemen dugu lehenengoa, Sexting-aren ingurukoa.

Sexting - Azkue Fundazioaren bloga

2015ean Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak elkarrekin bideratu genuen Euskararen Ginkana lehiaketaren laugarren edizioa. Lehiaketaren helburuak euskararen inguruan, euskaraz eta euskararekin dibertitzeko proposamena zabaltzea da, hizkuntzarekiko jakinmin eta irrika piztea.

Taldeka parte hartzen da lehiaketan eta izena ematerakoan, talde bakoitzak adierazi behar du irabaztekotan zein egitasmotan inbetituko lituzke sariko 3.000€ak. Hots, euskararen aldeko ekimen, egitasmo, asmo edo ametsa finantziatzeko erabili behar du irabazleak saria.

Emaize sexologia zentroa izan zen 2015ean Euskararen Ginkanako irabazlea. Bideratu nahi zuen egitasmoa, heziketa sexualerako euskarazko ikusentzunezko baliabideak sortzea zen.

Aurreko urtean hasi ziren horretan lanean eta hemen dugu emaitza. Emaize 3.0 izena eman diote egitasmoari eta gai ezberdinak landu nahi dituzte arlo honetan.

Lehenengo bideoa sexting delakoa du ardatz.

Bideoak eta materialak gazteei zuzenduta daude eta eurentzat egunerokoak diren baliabide, estilo, formatu eta abar erabiliz eduki eta gai zehatz baten inguruko edukia eskaintzen zaie.

Gaia modu erakargarrian aurkezten zaie, antzeztuta dagoelako, edozein gazteri suerta dakioken adibidea planteatuz. Ondoren, Emaizeko taldeko sexologoak aurkeztutako adibide horren inguruko gogoeta egiten du, gaiarekin lotutako kontzeptuak azaltzen, hausnarketarako galderak planteatzen eta, bukatzeko, gomendio eta aholkuak eskaintzen.

Hemen duzue lehenengo bideoa zuek ere ikusteko! Benetan pena merezi duela eta Emaizek egindako lana eta ekimen honen ideiagatik zoriondu behar ditugula!

Gogoratu Euskararen Etxera datozen ikastetxeetako taldeekin ere horrelako gaiak lantzen ditugula baita ere. Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzen etortzen diren ikasle taldeek, bisita ondoren tailer teknologikoa garatzen dute.

Lantegi hauetan euskara eta teknologiaren erabilpena lotzen duten gaiak lantzen ditugu. Azken bi ikasturtetan komiki digitalen inguruko tailerra burutu dugu eta bertan beraientzat egunerokoak diren teknologiarekin erlazionatutako gai bati buruz edukiak landu eta hausnarketa egiten dugu: segurtasuna sarean, sare sozialetako pribatutasuna, edukien partekatzea, sakelako telefonoetan zaindu beharreko segurtasuna eta sexting-a.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu