Gaur, maiatzak 17, ostirala, oso talde berezia hurbildu zaigu Euskararen Etxera. Sestaoko Andra Mari Ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleak ziren eta haiekin batera, bretoi gazte talde bat. Bretoiek, guk bezala, bere hizkuntza daukate, bretainera alegia eta zoritxarrez euskara bezala arriskuan dago.
Horregatik, Euskararen Bidaia erakusketa ikusi ondoren mediategian hizkuntza bien arteko egoerak alderatu genituen. Biak UNESCO-k egiten duen arriskuan daudeneko hizkuntzen zerrendan kokatzen badira ere, bretainera severely endangered hau da, galzorian edo desagertzeko egoera larrian dago eta euskara aldiz vulnerable edo egoera ahulean sailkatzen du. UNESCO-k arriskuan dauden hizkuntzen atlasa ere sortu du, hementxe kontsulta dezakezuna.
Hona hemen haien argazkia: