Euskal egitasmoak

Serieko hiltzaileak eta pop kultura

Booktegik bi argitalpen berri sareratu ditu asteon: Thomas Quick eta Pop Pilulak pop kulturari buruzko euskarazko fantzinearen lehen alea.

Thomas Quick, “Mikel Haranburu Oiharbidek, Nekane Balluerka Lasak eta Arantxa Gorostiaga Manterolak Suediako ustezko serieko hiltzaile baten kasua aztertu dute”.

Bestalde, Pop pilulak 1, “hainbat egile bikainen hausnarketak biltzen dira liburuan, eta albiste on-ona dugu musika eta kultur zaleontzat: datozen hilabeteotan ‘Pop pilula’ gehiago izango ditugu Booktegin”.

Booktegik eta Azkue Fundazioak, bestalde, lankidetza adostu dute idazleen elkarrizketak biltzen dituen ElkarrizKatea saioaren denboraldi berria babesteko asmoz. Aurten, Iban Zaldua, Uxue Alberdi, Gotzon Barandiaran, Oier Guillan, Ana Malagon, Edorta Jimenez, Laura Mintegi eta Idurre Eskizabel eseriko dira Booktegiko ElkarrizKatea saioko aulkietan, Azkue Fundazioaren babesean. Ana Galarragak gidoiak prestatuko ditu, baita idazleen biografiak aurkeztu ere.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu