Aholku teknologikoak

“SEO On Page” hobetzeko zenbait aholku

SEO On Page web orrien edukia (bai edukia, bai egitura eta HTML kodea) hobetzeko tekniken multzoa da. Teknika horiek ikusgai eta eskuragarri egongo dira, bai Googlerentzat, bai erabiltzaileentzat, eta bilaketa-emaitzen orrietako (SERP) lehen postuetan koka daitezen.

Gako-hitzak erabili: ahalik eta arinen erabili behar dira; hortaz, idatzitako edukiaren lehen paragrafoan agertu behar dira, baina, horrez gain, H1 etiketan eta orriaren URLan egon behar dute. Horrela, Googleren erabiltzaileek eta armiarmek web orria zeri buruzkoa den jakingo dute eta hobeto kokatuko da. Edukiari dagokionez, idazketan aurrera egin ahala, maizago ezarri behar dira gako-hitzak, bai eta termino erlazionatuak.

Etiketen hierarkia: H1, H2 eta H3 etiketak garrantzitsuak dira web orrien barruan egitura bat sortzeko. Gako-hitz nagusiek H1etan agertu behar dute, baina H2 eta H3 ere erabil daitezke termino erlazionatuak sartzeko eta erabiltzaileak bilatzeko asmoa adierazteko. Gainera, egitura hierarkiko bat sortzean, Googleren armiarmek hobeto eskaneatu dezakete edukia.

Estekak: Edukiak sortzean, ez dira loturak ahaztu behar. Alde horretatik, garrantzitsua da barneko estekak gehitzea, errebote-tasa murriztu eta testu baten informazioa zabaltzeko, bai eta kanpo-estekak ere, web-orriaren autoritatea hobetzeko balio baitute.

Metadesdeskribapenak eta izenburuak: Bi elementu horiek dira erabiltzaileek ikusiko dituzten lehenak, SERPetan agertzen direnak baitira. Garrantzitsua da horiek hobetzea, bai SEO mailan, bai erabiltzailearen esperientzia mailan, testu erakargarri eta deigarriak sortuz. Horretarako, ikusizko baliabide desberdinak erabil daitezke, hala nola sinboloak eta emojiak, biak ala biak erakargarriagoak izan daitezen.

Irudiak optimizatzea: On Page edukia ezin da testu hutsa izan, oso astuna izango bailitzateke erabiltzaileentzat. Horretarako, ikusizko monotonia hausten duten eta irakurlearen kontzentrazio-karga arintzen duten irudiak eta bideoak sar daitezke. Elementu horiek sartzeko, garrantzitsua da behar bezala konfiguratzea, eta SEO alderdiak ere zaintzea, hala nola tamaina, pisua eta Alt deskribapenak.

Erabiltzaileak zer nahi duen ulertzea: Googlek behin baino gehiagotan errepikatu du erabiltzaileei emaitzarik onenak erakutsi nahi dizkiela. Horretarako, beharrezkoa da ulertzea zer nahi duen erabiltzaile batek bilaketa bat egiten duenean, zer eduki-mota aurkitu nahi duen eta harekin nola jarduten duen.

seo

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu