Aholku teknologikoak

Seguruak al dira USB publikoak?

usb

Erabiltzaileontzako lagungarri ezin hobea dira zenbait merkataritza gunek, kafetegik eta dendak gure gailuen bateria kargatzeko eskainitako kableak.

 

Garraio publikoak ere USB sarrerak jartzen ditu gure esku, eta erabiltzaileok, tresna berrabiarazteko, konektatu besterik ez dugu egin behar.

Izan ere, telefonoak, gaur egun, ez ditugu deitzeko soilik erabiltzen: kreditu-txartel bidezko ordainketak egiteko baliatzen ditugu, txostenak egiteko, sarrerak erosteko, argazkiak ateratzeko, filmak ikusteko, liburuak irakurtzeko… Bateria badaukagula ziurtatzea da gure bizimodu moderno honen kezka nagusietako bat.

Inoiz pentsatu duzu, ordea, USB baten barruan zer ezkutatu ote daitekeen?

Gurion Unibertsitateko ikerketa berri baten arabera, USB batean 29 malware mota ezberdin egon daitezke. Bada, gailua kutsatutako USB batera konektatzen badugu, malware-a libreki funtzionatzen has daiteke (eta kontaktuak kutsatu, adibidez). Ikertzaileek azpimarratu dute mehatxuen artean ransomwareak ere ageri direla –mundu osoko milaka enpresa kutsatu zituen WannaCry erasoaren motakoak, hain zuzen ere–: mugikorraren edo ordenagailuaren edukia blokeatzen dute eta, gero, dirua eskatzen dute eduki hori berreskuratzeko.

Mikrokontrolagailuak ere aurkitu dira, hau da, sagua edo teklatua bezala funtzionatzen duten software elementuak, beste pertsona baten ekintza gure gailu barruan imitatzeko balio dutenak.

Gure datuak sare piraten eskuetan amai dezatela saihesteko, garrantzitsua da  segurtasun teknologikoaren inguruko kultura garatzea (erabiltzaile gehienek, oraindik ere, ez daukatena).

Denbora luzez bizi izan gara interneten babesik gabe ibiltzea arriskutsua ez delako ustearekin. Ordea, sarearen erabilerari buruzko gure kontzientzia progresiboa garatzeko eskatzen digute ikertzaileek.

Kontuz ibili, beraz, gailuak kargatzeko tokiekin!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu