Euskararen Etxea

Seber Altube ikastola Euskararen Etxean

Gernikako Seber Altube ikastolako ikasleak Euskararen Etxean

Gaur, azaroak 15, Gernikako Seber Altube ikastolako bi talde etorri dira Euskararen Etxera bisitan. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak izan dira, Jesus Mari eta Arantza irakasleen laguntzarekin.

Gernikako Seber Altube ikastolako ikasleak Euskararen Etxean

Gernikako Seber Altube ikastolako ikasleak Euskararen Etxean

Bi taldeek Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatu dute eta komiki digitalen tailerra garatu ere. Bisita hasteko, Barritsuren aurkezpena izan dute, euskararen misterioaren inguruko dokumentala ikusi eta, ondoren, gidaren laguntzaz, pantaila interaktiboetan zehar eduki ezberdinak landu izan dituzte.

Bisita bukatzeko, bi taldetan komiki digitalen tailerra egin dute eta aukeratutako gaia Euskara interneten izan da. Gai honetan, interneten egiten ditugu jarduera eta ekintza ugari euskaraz ere egin ditzakegula ikasi dute eta zenbait erraminta berezi batzuk ezagutu ere.

Eskerrik asko talde gernikarrak!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu