Aholku teknologikoak Sare sozialak

Sare sozialetan zure bideoak nabarmendu nahi dituzu? Bakoitzean optimizatzeko gakoak

Sare sozialetan bideoa da eduki izarra, gero eta gehiago, gainera. Milioika bideo partekatu eta kontsumitzen dira egunero sare sozialetan. Ikustaldi gehiago lortu ahal izateko,  bideoak plataforma hauen baldintzetarako egokituta egon behar dira. Zure bideoak ere oihana horretan partekatu nahi badituzu eta nabarmentzea nahi baduzu, zer egin behar duzun jakitea komeni zaizu. Hemen dituzu zure bideoak sare sozial erabilienetan optimizatzeko jarraitu beharreko gakoak.

bideoak sare sozialetan optimizatzeko gakoak

Bideoak sortzen badituzu sare sozialetan partekatzeko eduki hauek ahalik eta baldintza hobeenetan egotea komeni zaizu. Milioika bideo partekatzen dira egunero sare sozialetan. Datuak ikaratzeko modukoak dira: soilik Facebooken, 100 milioi ordu bideo sortzen dira egunero; YouTube AEBetan edozein kable sarek baino ikusle gehiago lortzen du; eta Snapchateko bideoek eguneko 10 mila milioi erreprodukzio lortzen dituzte. Oihana horretan zuk ere zure bideoak partekatu nahi badituzu, gomendio hauek primeran etorriko zaizkizu.

Bideoak nabarmentzeko zenbait aholku orokor

Geroago sare sozial bakoitzean egin beharreko ekintzez arituko gara, baina hemen doaz orokorrak diren zenbait aholku. Hauek jarraituz bideo soziala hobetu eta jarraitzaile eta zaletuen artean nabarmentzea lortuko duzu.

Arreta deitu… eta berehala gainera!

Sare sozialetako jarduera jarraitzea lan astuna da. Datuen arabera, mugikorraren bitartez gero eta sarriago konektatzen gara sare sozialetara: 18 eta 34 artekoen %78a eta %63a 50 urtetik gorakoen aldetik.

Honek esan nahi du pantaila txiki batean eta edukiak zerrendatuta ikusten duten erabiltzaileak direla eta, beraz, zure bideoarekin arreta deitzeko eta ikustaldia lortzeko segundu bat baino ez daukazula. Facebook eta Nielsenek aurkeztutako azken datuen arabera, bideo baten arrakastaren %47a horren lehenengo 3 segundotan lortutako arretari esker sortzen dela eta %75a lehenengo 10 segundotan.

Bideoak gehienetan automatikoki erreproduzitzen dira eta horren ondorioz, ikusleek horien lehenengo segundoak botoirik sakatu gabe ikusiko dituzte. Beraz, etekina atera behar diozu honi eta lehenengo segundotako irudiak deigarriak izan behar dira.

Bideoak formatu bertikalean froga itzazu

Esan bezala, gailu mugikorrak dira sare sozialetan aritzeko gehien erabiltzen direnak. Horregatik Facebook, Instagram, Twitter eta YouTubek norabide bertikaleko formatua ezarri dute euren baliabideen artean, gailuen ikusteko eremua ahalik eta hobeen aprobetxatu ahal izateko.

Bideoak soinurik gabe ikusten duten erabiltzaileak kontuan izan

Ikerketa baten arabera, erabiltzaileen ia %85a soinua desgaituta izaten du telefono mugikorrean. Zure bideoak soinua gaituta egotea eskatzen badu nahi eta nahi ez, ikusleen kopuru handi baten arreta galduko duzu.

Honek esan nahi du soinurik gabe ikus daitekeen bideoak sortzen saiatu behar zarela: irudiei pisu handiagoa eman kontakizunean, azpitituluak eta testua erabiliz irudiek azaldu ezin dutena kontatzeko… Bestalde, deskripzio automatikoei etekina atera (Facebookekoak, adibidez), edo zuk sortu deskripzioa.

Bideoaren irudi txikia ondo aukeratu

Erreprodukzio automatikoa aldez aurretik ezarrita egon arren, erabiltzaileek ezarpen hau alda dezakete edo konexio kaxkarra daukatenean baliteke ondo ez funtzionatzea. Beraz, zure bideoak halabeharrez irudi txiki bat behar du. Eta irudi honek erakargarria izan eta ikusleen arreta piztu behar du eta ikusleei klik egiteko zirrara sortu behar die. Ez mugatu sistemak aldez aurretik proposatzen dizun irudia erabiltzera eta apur bat gehiago landu hau.

Sare sozial bakoitzean bideoak optimizatzeko gakoak

Bideoa Facebooken optimizatzeko
Urrezko araua sare sozial honetan: jatorrizko bideoa argitaratu.

Agian zuk egindako bideoa aurretiaz YouTuben edo beste ikus-entzunezkoetako sare batean argitaratu izan duzu eta, beraz, azkarrago iruditzen zaizu sare sozial honetako esteka partekatzea Facebooken zabaltzeko. Baina, jakizu, eMarketerek egindako ikerketa batean ondorioztatu dutela hau: beste sare sozial batetik partekatzen baduzu bideoa, zure irismen organikoa txikiagoa izango da.

beste sare sozial batetik partekatzen baduzu bideoa, zure irismen organikoa txikiagoa izango da

Irudia: eMarketer

Beraz, esan genezake Facebooken algoritmoak jatorrizko bideoa lehenesten duela. Bestalde, estekak ez dituzten jatorrizko bideoak Facebookek bideo bilduma batean sailkatuko ditu zure orrian, besteak ez.

Bideoaren deskribapena deigarria izatea

Facebookek bideoa argitaratzerakoan eskaintzen dizkizun betetzeko eremuak osatu eta aukera handiagoak izango dituzu irismena lortzeko. Izenburua bete; eta ez hori bakarrik: arreta piztu eta deigarria izan behar da izenburua. Facebookeko oihanean nabarmendu behar duzu!

Kontuz bideoaren iraupenarekin

Facebookek bi ordutako bideoak onartzen ditu, baina ikerketen arabera, arrakasta gehien lortzen dutenak ikustaldi kopuru aldetik bi minutuko muga izaten dute.

 

Bideoa Twitterren optimizatzeko
Hemen ere jatorrizko bideoa argitaratu

Facebooken bezala, Twitterren jatorrizko bideoak argitaratzerakoan erreprodukzioa automatikoki egingo da. Honi esker, zure jarraitzaileek jarioan zuzenean bideoa ikusteko aukera izango dute, klik egin behar izan gabe. Jatorrizko bideo hauek zure bilduman gordeta geratuko dira.

Twitterrek zabaltzen dituen barne estatistiken arabera, jatorrizko bideoek erantzun askoz hobea jasotzen dute: 2,5 biderrez erantzun kopuru gehiago, 2,8 biderrez birtxio kopuru gehiago eta 1,9 biderrez atsegin gehiago.

Twitterren jatorrizko bideoek 140 segundoko iraupena izan dezakete, baina kontuan izan 6,5 segundu baino iraupen txikiagoa daukatenak automatikoki erreproduzituko direla.
Adibidea:

Bideoa Instagramen optimizatzeko

Instagrameko bideoek 60 segundoko iraupena dute eta automatikoki erreproduzitzen dira beti.

Edozein eduki bideo formatuan argitara dezakezu sare sozial honetan, baina badaude hauek hobetzeko bi aplikazio interesgarri: Boomerang eta Hyperlapse.

Boomerang

GIF itxurako bideo laburrak sortzen ditu, behin eta berriro erreproduzituko direnak. Bideoa sortzeko, gehienez 20 argazki hartu eta berak automatikoki egiten du. Instagramerako oso baldintza egokiak dituzten bideoak sortzen ditu.

Hyperlapse

Hyperlapse denbora tarteak dituzten bideoak lotzeko baliabide teknologikoa da. Honen bidez sortzen dira, adibidez, ekitaldietako abiadura azkarrean ikusten diren bideo-laburpenak, ilunsentiakoak, ibilbidetakoak eta abar luzea.

Adibidea:

Gaizka Izagirreren bideoa Instagramen

 

Bideoa Snapchaten optimizatzeko

Bideoaz ari garenean ezin dugu ahaztu Snapchat sare soziala, gazteen artean arrakastatsuena eta erabiliena. Sare sozial honen bi berezitasunak hauek dira: alde batetik, sakelako telefonoen bidez soilik erabiltzen dela; eta bestetik, sare honetan partekatutako edukiek 24 ordutako bizitza daukatela. Epe hau bukatuta, edukiak desagertzen dira.

Snapchateko bideoek 10 segundoko iraupena dute eta aplikaziotik zuzenean grabatu behar dira, ezin dira aurretiaz beste aplikazio baten bitartez sortutakoak erabili.

Bideo hauen egokitzea zuzena izateko, modu bertikalean egitea komeni da, erabiltzaileek jarioa zuzenean jarraitzea errazteko.

Bestalde, sare sozial honetako edukien biziraupena kontuan izanda, bideoak geroago erabili edo beste sare sozial batean partekatu nahi izanez gero, Snapchaten Oroimenak atalean gorde beharko dituzu. Horrela gorde ezean, ezin izango dituzu geroago berreskuratu.

snapchaterako bideoak optimizatzeko

 

Sare sozialetarako bideo arrakastatsuak sortzeko prest? Sakatu botoia!

 

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu