Zer gertatuko litzateke beste batek zure sare sozialetako konturen baten sartzeko aukera izango balu? Edo aplikazioren batetako sortzaileek bertan behera utzitako balute tresna hori? Pentsatu une batez zenbat gauza galduko zenituzkeen.
Zenbat eduki sortzen dituzu egunean sare sozialetan? Zenbatu: Facebookek estekaren bat; Twitterreko zenbait txio; Instagramen eguneko gertaeretako argazkiak…
Zer egin horrelako arriskuak ekiditzeko? Edukiak babesten dituzun moduan, zure sare sozialetako datuak ere babestea ezinbestekoa da. Ba al zenekien egin daitekela? Nola? Gaur sare sozial ezberdinek eskaintzen dizkiguten baliabideak azalduko ditugu.
Kontuaren ezarpenetan aukera dago datuak berreskuratzeko.
Ezarpenak > Kontu-ezarpen orokorrak atalean, beheko partean “Zure Facebookeko datuen kopia behera kargatu” aukera sakatu eta fitxategia sortuko da.
Twitterrek posta elektronikoz bidaliko dizkizu datuen kopia.
Google Plus
Googleko kontuaren ezarpenetara jo eta “Datuen tresnak” atalean “Deskargatu datuak – Hautatu deskargatu beharreko datuak” azpiatala dago. Esteka horrek Google Takeouteta bideratuko zaitu.
Takeout izeneko zerbitzu honetan Googleko produktu ezberdinetako datuen esportazioa egin daiteke (YouTube, Blogger, Drive…). Horretan zeinetatik hartuko dituzun datuak aukeratu eta programak fitxategia sortuko du.
Honetan arreta berezia jarri beharko duzu zein kontutako datuak deskargatuko dituzun aukeratzeko orduan; Gmail kontu batek, adibidez, egunak behar izango ditu dena deskargatzeko.
Kasu honetan ezin da aplikaziotik zuzenean deskargatu. Baina badago Instaport izeneko tresna bat horixe bera egiteko.
Beste aplikazio batzuen bidez egiteko
Badaude kanpoko aplikazio batzuk gure kontuetako datuak hartzeko baimena jasota, horietan gordetako datu guztien kopia gordeko dizkigutenak.
Horrelako bat IFTTT da. Aplikazio honek, laburki azalduta, beste sare sozial, tresna, aplikazio eta abarretan akzioak burutzeko gai da, ezarritako aginduak betez.
Aplikazio honek aukera handiak ematen ditu eta agindu horiek “errezeten” bidez ezarri edo moldatu daitezke. Erabiltzaileek sortutako errezetak erabiltzeko aukera dago edo gure beharretara erantzuna emateko berriak sortzeko baita ere.
Horien artean, badago aukera sare sozial ezberdinetako datuak DropBox, Google Drive eta horrelakoetan automatikoki gordetzeko agindua ematea; Instagrameko argazkiak, adibidez, argitaratu bezain laster unitate horrelako batetan gordetzeko.
Aukerak amaigabeak dira.
Beraz, har ezazu tartetxo bat honen inguruan hausnarketa egiteko eta gogoratu zure datuak babestea.